Uztailak 3 - Azaroak 1
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jean-Michel Basquiaten atzerabegirakoa, uztailean Guggenheimen

Ehun lan baino gehiago izango ditu newyorktar artistaren lanaren inguruko erakusketak. 80ko hamarkadako artista iraultzaileenetakoa izan zen Basquiat.
"Napoliko gizona" (Jean Michel Basquiat)
"Napoliko gizona" (Jean Michel Basquiat)

Guggenheim Bilbao Museoak Jean-Michel Basquiat newyorktar artistaren atzera begirako erakusketa irekiko du uztailaren 3an. Art Gallery of Ontariok, antolatu du, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan, eta ehun bat lan izango ditu: formatu handiko pinturak, marrazkiak eta argazkiak.

Azken urteotan artista horri eskainitako proiektu handienetakoa da, eta Basquiaten lana gaika aztertzen duen lehenengoa: historia, identitatea eta grafitiari eta hip hopari lotutako hiri kultura... Komisarioa Dieter Buchhart austriarra izango da, artista horren aditu handienetako bat munduan.

Jean-Michel Basquiat (1960–1988) 80ko hamarkadako artista iraultzaileenetakoa izan zen; Brooklynen, New Yorken, jaio eta hazi zen Basquiat eta txikitatik ezagun zuen argia eta artean iaioa zela.

Andy Warholekin hainbat lan egin zituen lankidetzan; lagunak ziren eta Warholek begirune handia zion. Basquiatek beste bide batzuk ireki zituen arte garaikidean: “haren ikuspegi berritzaileak oraindik ere kitzikatzen ditu artistak eta galdera adierazgarriak sorrarazten ditu”, museotik esan dutenez.

Pintura bakarrean, Basquiatek ideia ugari jaso zitzakeen ikurren, irudien eta testuen bidez, elkarlotuak egon ala ez. Haren ingurua mihisera eramaten zuen, narrazio zehatzik gabe, eta horrela aurrea hartu zion Interneten garaiari eta bisitaria bultzatu zuen inguruko munduaz hausnarketa egin zezan.

Zure interesekoa izan daiteke

Ukitzeko Artea Arte Ederren Bilboko Museoarne programa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ukitzeko Artea programako beste lan bat aurkeztu du Arte Ederren Bilboko Museoak, pertsona itsuentzat

Luis Melendez artistaren obra baten ukitzeko bertsioa aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko Museoak. Lan hori eta aurreko hamar edizioetako beste batzuk Bizkaiko 16 ikastetxetan erakutsiko dituzte. Ikusmen arazoak dituzten ikasleei artearen esperientziaz gozatzeko aukera emango die, eta gainerako ikasleek, begiak tapatuta dituztela, ikusmen gabeziaren ondorioak sentituko dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X