Albiste da
Denboralearen ondorioak |
Municheko segurtasun goi-bilera |
Urtarrilaren 4ra arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arte Ederretako ikasleen lanak, Bizkaia Aretoan

Biliboko erakustokiak Arte Ederren ikasleen Gradu Amaierako Lanen V. Erakusketa hartuko du gaurdanik, abenduak 11.
EHUko ikasleen erakusketa
EHUko Arte Ederretako ikasleen erakusketa Bizkaia Aretoan

EHUren Bizkaia Aretoko Etxepare, Axular eta Chillida espazioek EHUko Arte Ederren ikasleen Gradu Amaierako Lanen V. Erakusketa hartuko dute gaurtik, abenduak 11. 2017/18 ikasturtean fakultate horretan eskaintzen dituzten hiru graduetakoren bat (Artea; Sorkuntza eta Diseinua; Kultura Ondareen Kontserbazioa eta Zaharberritzea) amaitu zuten 32 ikasleren gradu amaierako lanak jarriko dituzte ikusgai.

Obren artean, pinturak, instalazioak, eskulturak, lan grafiko eta bideografikoak eta argazkiak daude, eta doan bistatu ahalko da erakusketa, urtarrilaren 4ra arte, astegunetan, 08:00etatik 20:00etara.

Abenduaren 19 eta 20an, 18:00etatik aurrera, parte hartzen duten ikasleek bisita gidatua egingo dute erakusketan zehar.

Zure interesekoa izan daiteke

Marie Leczinska Louis XV.aren erretratua, Bonnat Helleu Baionako museoan.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marie Leczinska Frantziako erreginaren erretratu ofiziala, Baionako Bonnat Helleu museoan ikusgai

Frantziako Maria erreginaren erretratua 1748koa da. Jatorrizko bertsioa Versalleseko Jauregian dago, eta mexikar eta euskaldun jatorriko familia batek laga dio Baionako museoari. Museo zaharberritua ireki eta lehen hamar asteetan, 50.000 bisitari baino gehiago jaso dizute Bonnat Helleun; % 30 baionarrak, beste heren bat euskal herritarrak, eta, gainerakoak, kanpokoak. 

Arte galeriak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arte galeriak astebetez itxiko dituzte, kultur arloko produktu eta zerbitzuen BEZa % 10etik beherakoa izatea eskatzeko

2022an Europan onartutako araudia bete eta kultur arloko produktu eta zerbitzuei BEZ murriztua ezar diezaieten eskatzen dute. Zineman, antzerkian eta literaturan, adibidez, murrizketa hori indarrean da jada, baina, beste herrialdeetan ez bezala, artelanen salmenta kanpoan geratu da. Hori dela eta, otsailaren 2tik 7ra bitartean, galeriek ez dituzte ateak zabalduko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Piranesiren grabatuak, Durangoko museoan

Durangoko Arte eta Historia Museoak “Giovanni Battista Piranesi. Erroma amestua” erakusketa du ikusgai apirilaren 26ra arte. Itzal handia izan duen XVIII. mendeko sortzailea izan zen Giovanni Battista Piranesi. Veneton ikasi zuen arkitektoak grabatugintza landu zuen, batez ere, Erroman. José Ignacio Olaveren bilduma da erakusketaren oinarria, eta Garazi Arrizabalaga Durangoko museoaren zuzendaria izan da komisarioa.

Ukitzeko Artea Arte Ederren Bilboko Museoarne programa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ukitzeko Artea programako beste lan bat aurkeztu du Arte Ederren Bilboko Museoak, pertsona itsuentzat

Luis Melendez artistaren obra baten ukitzeko bertsioa aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko Museoak. Lan hori eta aurreko hamar edizioetako beste batzuk Bizkaiko 16 ikastetxetan erakutsiko dituzte. Ikusmen arazoak dituzten ikasleei artearen esperientziaz gozatzeko aukera emango die, eta gainerako ikasleek, begiak tapatuta dituztela, ikusmen gabeziaren ondorioak sentituko dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X