Abenduaren 17tik aurrera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen VI. Erakusketa, Bilbon

Abenduaren 17tik 30era egongo da ikusgai, Bilboko Bizkaia Aretoan, gradua bukatu duten 33 ikasleren lana.
Bilboko Bizkaia aretoak hartuko du EHUko ikasleen erakusketa. Argazkia: EHU.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen VI. Erakusketa zabalduko dute datorren asteartean, abenduaren 17an, Bilboko Bizkaia Aretoan. 2018-2019 ikasturtean zentroan irakasten diren hiru Artea, Sorkuntza eta Diseinua eta Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzea graduetan ikasketak bukatu dituzten 33 ikasleren gradu amaierako lanak bilduko ditu erakusketak.

EHUk jakinarazi duenez, erakusketak Bizkaia Aretoko hiru gela hartuko ditu, Etxepare, Axular eta Chillida, hain zuzen. Margolanak, instalazioak, eskulturak, obra grafikoak, bideoak eta argazkiak izango dira ikusgai, besteak beste.

Erakusketa bisitatu ahal izango da datorren asteartetik abenduaren 30era bitartean, Bizkaia Aretoan, lanegunetan, 08:00etatik 20:00etara. Sarrera irekia izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Ukitzeko Artea Arte Ederren Bilboko Museoarne programa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ukitzeko Artea programako beste lan bat aurkeztu du Arte Ederren Bilboko Museoak, pertsona itsuentzat

Luis Melendez artistaren obra baten ukitzeko bertsioa aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko Museoak. Lan hori eta aurreko hamar edizioetako beste batzuk Bizkaiko 16 ikastetxetan erakutsiko dituzte. Ikusmen arazoak dituzten ikasleei artearen esperientziaz gozatzeko aukera emango die, eta gainerako ikasleek, begiak tapatuta dituztela, ikusmen gabeziaren ondorioak sentituko dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X