Giza ondarea eta inmateriala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Royal Academyren buruhaustea: 130 langile ala Michel Angeloren Taddei Tondo.

Artelana saldu lanpostuak salbatzeko. Hori da akademia horretako hainbat kidek proposatu dutena. Ondare publikoaren eta museoen funtzioren inguruko gogoeta ekarri du Haizea Barcenillak.
orain-default-image

Londresko Royal Academy museoan. 1768 an eraikia, bere erakusketa iraunkorra  Britainia Handiko arte bildumarik garrantzitsuena da, hamezortzigarren mendez geroztiko lanetatik garaikideenetara daude hor. Irabazi asmorik gabeko museo pribatua da izatez, politikoki independientea,  85.000 kideko elkarte bate babesa du,  gidaritzan ditu, goi mailako margolari, eskulturgile, arkitekto guztira 80 akademiko. Covid 19aren krisiarekin ekonomikoki kinka larrian da museoa eta orain erabaki irmo bat hartu beharrean daude: 130 lanpostu galdu edo bildumako pieza baliotsu bat saldu eta lanpostu horiei eutsi. Hortik ondare publikoa eta giza ondarearen arteko orekari buruzko eztabaida sortu da, museoen funtzioaz, lehentasunez... horretaz aritu da ahots gorako gogoetan Haizea Barcenilla, EHU-n Artearen historiako  irakaslea,  arte komisario eta kritikoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Ukitzeko Artea Arte Ederren Bilboko Museoarne programa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ukitzeko Artea programako beste lan bat aurkeztu du Arte Ederren Bilboko Museoak, pertsona itsuentzat

Luis Melendez artistaren obra baten ukitzeko bertsioa aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko Museoak. Lan hori eta aurreko hamar edizioetako beste batzuk Bizkaiko 16 ikastetxetan erakutsiko dituzte. Ikusmen arazoak dituzten ikasleei artearen esperientziaz gozatzeko aukera emango die, eta gainerako ikasleek, begiak tapatuta dituztela, ikusmen gabeziaren ondorioak sentituko dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X