Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Manuel Lasarte bertsolaria hil da

Hileta elizkizuna, gaur arratsaldeko 19:30ean egingo dute Orioko San Nikolas Parrokian.
Manuel Lasarte. Argazkia: Hitzetik Hortzera

Manuel Lasarte bertsolaria hil da 84 urterekin. Hileta elizkizuna, gaur arratsaldeko 19:30ean egingo dute Orioko San Nikolas Parrokian.

1927ko abenduaren 16an jaio zen Leitzako Franki baserrian Manuel Lasarte Arribillaga bertsolaria. Eta atzo hil zen Arertxabaletako zaharren egoitzan. Leitzan jaio eta Orion bizi zen, Errementaria ogibidez. Iturriko ura bezain bertsolari, idazle eta kontalari emankorra. 17 urterekin Zaldibarren egin zuen bere lehen plaza hantxe jaso zuen bere lehen hogei durokoa bertsoetatik. Geroztik herriz herri urte askotan aritu zen bertsotan garaiko bertsolariekin. Uztapide, Mattin, Xalbador, Basarri, Lizaso, Lazkao Txiki, Lazkano... 1963an urdailetik operatu zutenetik osasuna izan da bere etsairik handiena.

Plazaz plaza aritzeari ere utzia zion azken 25 urteotan, inoiz omenaldi edo festa berezietan bertsoren bat edo beste abesten bazuen ere. Azken urte honetan egin du behera nabarmen bere osasunak, hainbeste bertso kantatutako gizona halaxe joan da, isil isilik.

Zure interesekoa izan daiteke

Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sei bertsolari, Xilabako finalerako prest

Gaur jokatuko da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Bertsolari Txapelketako finala, Donibane Lohizuneko Jai Alain. Maialen Hiribarrenek jarriko dio txapela bost emakumek eta gizon batek osatuko duten seikoteko bertsolari irabazleari: Miren Artetxe Sarasola, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Irantzu Idoate Funosas, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Servier Etxexuri eta Elixabet Etxandi Goienetxe. 17:00etatik aurrera izango da ikusgai, zuzenean, Orain.eus atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X