Zikloa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutun Zuria, azken txanpan

Margo Glantz idazle mexikarrak irekiko du ostegunean hitzaldi zikloa. Igandera bitarte, John Banville, Antonio Lobo Antunes eta Harkaitz Cano idazleek parte hartuko dute jaialdian.
Margo Glantz, Gutun Zurian. Argazkia: EFE

Lehenbiziko astea atzean utzita, Gutun Zuriak, Bilboko nazioarteko letren jaialdiak, aurrera darrai. Margo Glantz idazle, irakasle eta kazetari mexikarrak irekiko du hitzaldi zikloa eta Menchu Gutierrez idazlearekin arituko da solasean. Igandera bitarte, John Banville, Antonio Lobo Antunes eta Harkaitz Cano idazleek parte hartuko dute jaialdian.

Gutun Zuria, Bilboko nazioarteko letren jaialdiko seigarren edizioa arrakastatsia izaten ari da. Lehenbiziko astean, mila pertsona baino gehiago erakartzea lortu du. Baikor agertu da Lourdes Fernandez, alondegi zaharreko zuzendaria.

Margo Glantz idazle, irakasle eta kazetari mexikarraren hitzaldiarekin abiatuko da ostegunean, jaialdiaren bigarren zatia. Irakurketatik idazketarako bidean, berarengan erreferente izan diren autore eta liburuez arituko da Glantz. Gaztaroan Julio Verne edo Alejandro Dumas eta orain, David Markson idazle iparamerikarra edota Sebald alemaniarra ditu gustuko. Guztiek utzi dute arrastoa berarengan baina gaztaroko liburuak berrirakurtzean ohartu da, zein ahula den memoria. Ez zituen liburuak gogoratzen, soilik anekdota txikiak baina hala ere, irakurketa horiek bere idazteko moduan izan duten eragin handia azpimarratu du. Gai horretaz arituko da hain justu, hitzaldian.

Igandera bitarte, John Banville, Antonio Lobo Antunes eta Harkaitz Cano idazleek parte hartuko dute Gutun Zuria jaialdian. Hiztaldiez gain, Oskar Alegria zuzendariaren "Emak Bakia" dokumentala eta Maialen Lujanbio bertsolariak eta Xabier Erkizia musikariak elkarrekin sortutako ikuskizuna aurkeztuko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Garazi Albizua "Termita" lburuaren idazlea
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Garazi Albizuak, Koldo Bigurik, Markos Zapiainek eta Itxaso del Castillok ere irabazi dituzte Euskadi sariak

Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz modalitateetako irabazleak dira, “Termita”, “Arturoren uhartea. Ume baten oroitzak”, “Txillardegi hizkuntzalari” eta “Mujeres furiosas. El monstruo femenino en el audiovisual de terror” lanekin. Joan den astean, Unai Elorriaga, Karmele Mitxelena eta Maite Rosende idazleek ere jasoko dutela iragarri zuten.

‘Linguae Vasconum Primitiae’ liburuaren ale bakarra Baionako Euskal Museoan ikusi ahal izango da, larunbat honetatik urtarrilaren 11ra

1545ean Bordelen argitaratutako liburu hau "mugarria" da euskal literaturan, eta autoreak, Bernart Etxeparek, berak eman dio izena Institutuari

'Linguae Vasconum Primitiae' 28 orrialdek osatzen dute eta, itxura xumea izan arren, garrantzi berezia du euskal ondarearen historian
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

‘Linguae Vasconum Primitiae’, urriaren 11tik aurrera ikusgai Baionako Euskal Museoan

Linguae Vasconum Primitiae liburuaren ale bakarra Baionako Euskal Museoan ikusi ahal izango da larunbat honetatik urtarrilaren 11ra. 1545ean Bordelen argitaratutako lan hau "mugarria" da euskal literaturan, eta autoreak berak (Bernart Etxepare) eman dio izena Institutuari. Linguae Vasconum Primitiae lanak 28 orrialde ditu, eta, itxura xumea izan arren, garrantzi berezia du euskal ondarearen historian.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X