Jon Obeso eta Unai Baztarrika, Blas de Otero sariaren irabazleak
Blas de Otero-Villa de Bilbao Poesia Sariaren seigarren edizioa, gaztelaniazko modalitatean, Jon Obeso Ruiz de Gordoa idazle donostiarraren Invención de la piel lanak jaso du, aho batez. Euskaraz idatzitako lanen artean, Unai Baztarrika Otegiren Arrakalak poesia liburua izan da irabazlea.
Nazioarteko poesia sariketak gaztelaniazko 443 lan jaso ditu, eta 17 euskaraz, hizkuntza horretan inoiz aurkeztutako kopururik altuena.
Nazioarteko lehiaketaren epaimahaiak, "saria jasotzeko aukeratu diren testuen kalitate maila altua", eta "gai eta poesia estilo aniztasuna" azpimarratu ditu. Lehenengo deialdia egin zenetik sei urte igaro direnean, bere jaioterrian Blas de Otero gogorarazten duen saria finkatutako lehiaketa bilakatu da literaturaren panoramaren barruan, eta ospe handia lortu du, bere independentzia dela eta.
Blas de Otero-Villa de Bilbao Saria, 2008an ezarri zuen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, poeta bilbotarraren ondarea kudeatzen duen Blas de Otero Fundazioarekin elkarlanean. Lehiaketaren helburua literatur sormena sustatzea eta Bizkaiko hiriburuko hiritarrei bertako egile azpimarragarrienetakoa hurbiltzea da. 6.600 euroko saria du modalitate bakoitzerako (gaztelania eta euskara).
Sari banaketa ekitaldia astelehen honetan izan da, Bilboko Udaleko Areto Arabiarrean, eta bertan Ibone Bengoetxea Kultura eta Hezkuntza zinegotzi eta epaimahaiko presidentea izan da, eta baita Sabina De la Cruz, Blas de Otero Fundazioko presidentea eta poetaren alarguna, eta epaimahaiko gainerako kideak ere.
Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofian lizentziatutako eta Psikologian diplomatutako Jon Obeso Ruiz de Gordoak lan hauek idatzi ditu: Alimento para moscas (XVII. Lengua de Trapo Saria, 2012 eta Euskadi Literatur Sarien finalista, 2013) eta Las edades del agua (Ciudad Ducal de Loeches Sariaren finalista, 2006. Ediciones Irreverentes, 2007). La pensión (Bermingham, 2003) kontakizunarekin, Villablinoko Luis Mateo Díez IV. lehiaketaren lehen saria irabazi zuen.
Jon Obesok Compañía (Pasaiako Hiria Saria, 1995), La mirada del acuario (Iparragirre Saria, 1998) eta To Kenón (Pasaiako Hiria Saria, 1999) poema liburuak argitaratu ditu, guztiak ere Bermingham argitaletxearekin. Horrez gain, Donostia-San Sebastián Recuerda turismo gidaren egilea da, eta Bilbao egunkariaren Pérgola kultur gehigarrian idazten du. Gainera, Poéticas de Ixil (Euskal egileen poesiak gaztelaniaz) blogaren egilea da, Letras izenekoak literatur kritika alorreko nazio mailako blog hoberenetakoa izendatua.
Zenbait urte idazketaren mundutik urrunduta egon ondoren, Unai Baztarrikak berriro ekin zion bere zaletasunari Bergarako UNED-eko Idazle Eskolaren bitartez. Batxilergoko ikasle garaian Azkue eta Urruzuno Sariak lortu zituen. Ez du inoiz libururik argitaratu, eta sari honi esker bere lehenengo lana argitaratzeko aukera izango du.
Zure interesekoa izan daiteke
Idazleak, Gabriel Arestiren ispiluari begira
Ostiralean, azaroak 14, Edorta Jimenezek, Sonia Gonzalezek, Tere Irastorzak, Harkaitz Canok, Iñigo Astizek eta Leire Vargasek galdera honi erantzungo diote, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan: “Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?”.
Bakardadea eta nortasuna hartuko ditu hizpide Literaktum letren jaialdiak
Donostiako literatura jaialdiak Juan Jose Millas, Eider Rodriguez, Javier Cercas, Laura Chivite, Arantxa Urretabizkaia, Juan Manuel de Prada, Julen Apella, Belen Gopuegui, Harkaitz Cano eta Ignacio Martinez de Pison gonbidatu ditu, besteak beste.
Anjel Lertxundi sarituko dute Irun literatura sarietan
Azaroaren 22an, Irun literatura sarien 46. edizioko banaketa ekitaldian, omenduko dute Lertxundi. Sariok Garazi Kamio Anduagak, Karlos Linazasoro Izagirrek, Mario Marínek eta Marina Casadok jasoko dituzte.
Bernardo Atxaga: "Pertsonaiarik gabe ez dago nobelarik"
Bernardo Atxaga idazleak Enarak eleberria (Pamiela argitaletxea) aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko museoan.
Lourdes Oñederra: “Isiltasuna zentsura edo auto-zentsura bada, bakerik gabe bizitzera kondenatzen gaitu”
Donostiar idazleak “Azken batean” liburua argitaratu du, bere hirugarren eleberria. Ama-alaba heldu batzuen bizitzan sakonduz, absentzia, isiltasuna eta indarkeria kartografiatu ditu Oñederrak.
Karmele Mitxelenak, Laura Chivitek eta "Gerra Gazan" liburuak Zilarrezko Euskadi sariak jaso dituzte
GIpuzkoako liburu-denden elkarteak Zilarrezko Euskadi sariak banatu ditu goizean; Karmele Mitxelenak (Zoriona, edo antzeko zerbait), Laura Chivitek (El ataque de las cabras) eta Joe Saccoren Gerra Gazan (Astiberri argitaletxea) lanek jaso dituzte literatura lanei bigarren aukera bat eman nahi dien golardoa.
Espainiako Kultura Ministerioak Xabier Olarra eta Marian Ochoa de Eribe itzultzaileak saritu ditu
Olarra tolosarrak Itzultzailearen Obraren Espainiako Saria jaso du, eta Maria Angeles Ochoa de Eribe bilbotarrak Itzulpen Onenarena, “Theodoros” Mircea Cărtărescuren eleberria gaztelaniara eramateko orduan egindako lanagatik. Sari bakoitzak 30.000 euroko diru saria dakar.
Garazi Albizuak, Koldo Bigurik, Markos Zapiainek eta Itxaso del Castillok ere irabazi dituzte Euskadi sariak
Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz modalitateetako irabazleak dira, “Termita”, “Arturoren uhartea. Ume baten oroitzak”, “Txillardegi hizkuntzalari” eta “Mujeres furiosas. El monstruo femenino en el audiovisual de terror” lanekin. Joan den astean, Unai Elorriaga, Karmele Mitxelena eta Maite Rosende idazleek ere jasoko dutela iragarri zuten.
‘Linguae Vasconum Primitiae’, urriaren 11tik aurrera ikusgai Baionako Euskal Museoan
Linguae Vasconum Primitiae liburuaren ale bakarra Baionako Euskal Museoan ikusi ahal izango da larunbat honetatik urtarrilaren 11ra. 1545ean Bordelen argitaratutako lan hau "mugarria" da euskal literaturan, eta autoreak berak (Bernart Etxepare) eman dio izena Institutuari. Linguae Vasconum Primitiae lanak 28 orrialde ditu, eta, itxura xumea izan arren, garrantzi berezia du euskal ondarearen historian.
Eider Rodriguez: "Normaltasun nahiaren azpian ezkutatzen den ezinegona agerrarazten saiatu naiz"
Eider Rodriguez idazleak "Dena zulo bera zen" (Susa, 2025) liburua argitaratu du. Lanak sei kontakizun biltzen ditu.