Mikel Zarate haur literaturako sarietan izena emateko epea, zabalik
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz.
Parte-hartzaileek 6-12 urte bitarteko umeentzat euskaraz sortutako jatorrizko kontakizunak aurkez ditzakete, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
Lanak hartzeko azken eguna 2014ko apirilaren 30a izango da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, 2014ko maiatzaren 31 izango da. Hain zuzen ere, Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Antxiñe Mendizabal idazleek osatuko dute epaimahaia.
Sari bakarra emango da, 3.000 eurokoa, eta, epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego, saririk ez litzateke emango. Gainera, Elkar etxeak eleberri edo ipuin saritua argitaratuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Doinuelek 2026ko hitzorduak aurkeztu ditu
Euskarazko Plazen Sareak aurten egingo dituzten euskarazko literatura azokak aurkeztu ditu, Iruñean: Baztango (H)ilbeltza, Oiartzungo Literatura Plazara, Azokitiko Gure Gelatik, Zarauzko Literaturia, Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka, Hernaniko Liburu eta Disko Azoka, Sarako Ikusi Mikusi, Oiartzungo Hitzen Lihoa eta Lazkaoko Liburu eta Disko Azoka.
Nobela beltzaren hila
Gaur, astelehenarekin, (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Baztango Astea eta Pamplona Negra Literatura eta Zinema Beltzaren Iruñeko jaialdia hasiko dira.
EHU eta Salamancako Unibertsitatea Miguel de Unamunoren heriotza aztertzen ari dira
Nola hil zen Miguel de Unamuno idazlea? Berez hil zen edo hil egin zuten? Idazle bilbotarraren heriotzaren inguruko eztabaida zabaldu da berriz ere, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Salamancako Unibertsitatearen ikerketa batek gertaera argitu nahi du.
EHUko adituek Unamunoren heriotza ikertzeko lantaldean parte hartuko dute
Salamancako Unibertsitatean diziplinarteko ikerketa sustatzeko ekimen bat bultzatzea erabaki du EHUko hainbat sailetako irakasle talde batek. “Unamunoren etxean kriminalitate-zantzu desberdinak agertu izanak EHU interpelatu egiten du USALek abiatu duen ikerketan parte hartzera”, adierazi dute.
Joxe Azurmendiri aitortza ekitaldia egin diote Durangoko Azokaren azken egunean
Jakin Fundazioko eta Gerediagako kideek aitortza omenaldia egin diote gaur Joxe Azurmendiri. Pentsalari, idazle eta euskaltzaleari eskainitako Jakin aldizkariren azken zenbakia izan du abiapuntu ekitaldiak. Horrekin batera, Azurmendiren Manifestu atzeratua errezitatu dute hainbat poetak Durangoko Azokako azken egunean.
Euskadi Literatura sariak banatu dituzte, Donostian
Irabazleen izenak iragarrita zeuden arren, gaur banatu dituzte, Donostiako San Telmo museoan, Euskadi Literatura sariak. Zazpi aitortza banatu dituzte, horrenbesteko ataletan. Euskarazko Literaturan, Unai Elorriaga saritu dute; gaztelaniazkoan, Garazi Albizua. Karmele Mitxelena, Maite Rosende, Koldo Biguri , Markos Zapiain eta Itxaso del Castillo izan dira beste arloetako sarituak.
Jon Arretxe: "Aldatzeko beharra sumatzen nuen"
Jon Arretxe idazleak Toureren istorioak alboratu, eta Txerriak eta loreak eleberri beltza argitaratu du. Durangoko Azokan izango da salgai.
Karmele Jaio: "Errealitatearen definizio intimo bat egin dut"
Gasteiztar idazleak Harrizko bihotza liburua aurkeztu du, denetariko testuak (hausnarketak, oroitzapenak, aforismoak, poemak...) Atik Zra sailkatuta biltzen dituen lana edo "taupaden alfabeto bat".
Jon Kortazarrek "Gabriel Aresti. Poesia eta gizartea" liburua idatzi du
Irakasle eta ikertzaileak Bilboko poetari eskaini dio bere lan berria (Pamiela, 2025), aurten bertan Lauaxetari buruzko beste liburu bat argitaratu eta gero.
Mikel Santiagok "La chica del lago" eleberria aurkeztu du Bilbon
Istorioa Arabako herri txiki batean girotuta dago. Gai orokorrak landu ditu idazleak, ahalik eta irakurle gehienengana iristeko. Jende asko bildu da liburua aurkezteko ekitaldian, eta, ondorioz, guztiak ezin izan dira aretora sartu.