Gogoeta eta literatur eztabaidak Donostian, 'hitzen hirian'
Literaktum "pentsamendu kritikoa, gogoeta eta literaturaren inguruko eztabaida" sustatu nahi dituen jaialdiak beste zenbait arte-hizkuntza eta –arlori begiratuko die aurten ere, maiatzaren 8tik 17ra.
Hasieratik izan duen bilakaeran, "literatur gertaerari modu aktibo, parte-hartzaile eta sortzailez" ekin die Literaktumek, antolatzaileen esanetan, "literatura beste arte-forma batzuekin lotuz eta teknologia eta formatu berriak eta gaur egungo joerak ere jaialdira ekarriz".
2014ko edizioan, beste batzuetan bezala, euskal autoreak eta nazioartekoak izango dira: Bernardo Atxaga, Jon Obeso, Clara Sánchez, Dolores Redondo, Ana Malagón eta Petros Markaris.
Musika, berriz, Anarirekin –berak eta Bernardo Atxagak emango diote hasiera jaialdiari–, Mursegorekin eta Ekain Perez, Giorgio Basmatti eta Imanol Epelde (Etxepare Rap lana aurkeztuko du) musikariekin egongo da
Aurtengo edizioa Aiete, Casares-Tomasene, Ernest Lluch, Loiola, Lugaritz eta Okendo kultur etxeetan, Liburutegi Nagusiko San Jeronimo aretoan, San Telmo Museoan eta Koldo Mitxelena Kulturunean egingo da.
Maiatzaren 8an, Ernest Lluch Kultur Etxean, 19:30ean, Anari abeslariak eta Bernardo Atxaga idazleak beren ahotsak batuko dituzte desertuan zehar egindako ibilaldi baten berri emanez, eta egun horretatik hilaren 17ra egunero egongo da zer ikusi eta entzun.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadi Literatura sariak banatu dituzte, Donostian
Irabazleen izenak iragarrita zeuden arren, gaur banatu dituzte, Donostiako San Telmo museoan, Euskadi Literatura sariak. Zazpi aitortza banatu dituzte, horrenbesteko ataletan. Euskarazko Literaturan, Unai Elorriaga saritu dute; gaztelaniazkoan, Garazi Albizua. Karmele Mitxelena, Maite Rosende, Koldo Biguri , Markos Zapiain eta Itxaso del Castillo izan dira beste arloetako sarituak.
Jon Arretxe: "Aldatzeko beharra sumatzen nuen"
Jon Arretxe idazleak Toureren istorioak alboratu, eta Txerriak eta loreak eleberri beltza argitaratu du. Durangoko Azokan izango da salgai.
Karmele Jaio: "Errealitatearen definizio intimo bat egin dut"
Gasteiztar idazleak Harrizko bihotza liburua aurkeztu du, denetariko testuak (hausnarketak, oroitzapenak, aforismoak, poemak...) Atik Zra sailkatuta biltzen dituen lana edo "taupaden alfabeto bat".
Jon Kortazarrek "Gabriel Aresti. Poesia eta gizartea" liburua idatzi du
Irakasle eta ikertzaileak Bilboko poetari eskaini dio bere lan berria (Pamiela, 2025), aurten bertan Lauaxetari buruzko beste liburu bat argitaratu eta gero.
Mikel Santiagok "La chica del lago" eleberria aurkeztu du Bilbon
Istorioa Arabako herri txiki batean girotuta dago. Gai orokorrak landu ditu idazleak, ahalik eta irakurle gehienengana iristeko. Jende asko bildu da liburua aurkezteko ekitaldian, eta, ondorioz, guztiak ezin izan dira aretora sartu.
Idazleak, Gabriel Arestiren ispiluari begira
Ostiralean, azaroak 14, Edorta Jimenezek, Sonia Gonzalezek, Tere Irastorzak, Harkaitz Canok, Iñigo Astizek eta Leire Vargasek galdera honi erantzungo diote, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan: “Zer ikusten duzu Arestiren ispiluan zeure burua islatzen duzunean?”.
Bakardadea eta nortasuna hartuko ditu hizpide Literaktum letren jaialdiak
Donostiako literatura jaialdiak Juan Jose Millas, Eider Rodriguez, Javier Cercas, Laura Chivite, Arantxa Urretabizkaia, Juan Manuel de Prada, Julen Apella, Belen Gopuegui, Harkaitz Cano eta Ignacio Martinez de Pison gonbidatu ditu, besteak beste.
Anjel Lertxundi sarituko dute Irun literatura sarietan
Azaroaren 22an, Irun literatura sarien 46. edizioko banaketa ekitaldian, omenduko dute Lertxundi. Sariok Garazi Kamio Anduagak, Karlos Linazasoro Izagirrek, Mario Marínek eta Marina Casadok jasoko dituzte.
Bernardo Atxaga: "Pertsonaiarik gabe ez dago nobelarik"
Bernardo Atxaga idazleak Enarak eleberria (Pamiela argitaletxea) aurkeztu du gaur Arte Ederren Bilboko museoan.
Lourdes Oñederra: “Isiltasuna zentsura edo auto-zentsura bada, bakerik gabe bizitzera kondenatzen gaitu”
Donostiar idazleak “Azken batean” liburua argitaratu du, bere hirugarren eleberria. Ama-alaba heldu batzuen bizitzan sakonduz, absentzia, isiltasuna eta indarkeria kartografiatu ditu Oñederrak.