Letrak eta futbola
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Literaturak eta futbolak elkar ezagutu zutenekoa, Bilbon hizpide

Literatura, komikia, kazetaritza eta futbola uztartzen dituen jaialdian, David Truebak, Amets Arzallusek, Eduardo Mendozak, Andoni Egañak eta Eduardo Sacherik parte hartuko dute, besteak beste.
Komikiak futbolari zelan begiratu dion ere aztertuko dute. Argazkia: EiTB.

Hautsak harrotu dituen nazioarteko futbol txapelketaren atarian, Letrak eta Futbola jaialdiak futbola hizpide eta ardatz hartuko du, Bilbon, ekainaren 2tik 6ra. Egun horietan, literatura eta futbola kiribiltzen dituzten hainbat ekimen egongo dira hirian, Athletic Club Fundazioak antolatuta.

Futbolak, gizarte topagune eta kirola egiteko ez ezik, beste hainbat gauzatarako ere balio duela erakutsi nahi dute ekimen honen bidez.

Punta-puntako hizlariek hartuko dute hitza arratsaldero BBK Aretoan izango diren solasaldietan, hala nola Eduardo Mendozak, Amets Arzallusek, Eduardo Sacherik, David Truebak, Ander Izagirrek, Santiago Roncagliolok, Coque Mallak, Zuhaitz Gurrutxagak, Enric Gonzálezek, Andoni Egañak...

Futbolaren eta sormenaren arteko harremana, kazetariek erreportajeetan futbolari nola begiratzen dioten, komikiak eta literaturak futbola nola erakutsi duten... Horiek jorratuko dituzte hizlariek mintzaldietan, eta ekainaren 6an rapa, bertsoak eta futbola lotuko dituzte zenbait DJk, Sustrai Colinak, Miren Amurizak, Aitor Sarriegik eta beste hainbat bertsolarik eta musikarik.

Gainera, jaialdiaren kariaz, Athletic Club Fundazioaren boluntario talde batek futbolak eta literaturaren arteko batuketak betetako 60.000 liburu ale banatuko ditu Bilbon. Harkaitz Cano, Karmele Jaio, Juan Villoro, Pedro Zarraluki, Pablo Moiño eta David Trueba dira ipuin horien idazleak.

Albiste gehiago literatura

Bizenta Mogel Durangoko liburutegia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizenta Mogel, "zigor zaurigarriaren beldur" izan ez zen idazlea

Ekainaren 5ean, "Ipuin onak" Bizenta Mogelen liburua irakurriko dute Arriaga antzokian, Klasikoen XVIII. Irakurketa Jarraituan. Euskaraz idatzi zuen lehen emakumetzat hartu izan da Bizenta, Joan Antonio Mogel "Peru Abarka"ren egilearen iloba.

Renowned Kenyan writer Ngũgĩ wa Thiong'o reads excerpts from his recent work in both Gikuyu and English during a presentation in the Coolidge Auditorium, May 9, 2019. Photo by Shawn Miller/Library of Congress.

Note: Privacy and publicity rights for individuals depicted may apply.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ngugi Wa Thiong'o kenyar idazlea zendu da

Thiong'ok kikuyu hizkuntzan idazten zuen eta Nobel sarirako hautagai izan zen sarritan; 87 urteko idazlearen hainbat lan daude euskaratuta, "Gerra garaiko ametsak" lan autobiografikoa, berbarako.

Gehiago kargatu