'Ulises' James Joyceren eleberria euskaraz irakurri ahalko da
Ulises James Joyce (Dublin, 1882 – Zurich, 1941) idazlearen liburuaren, XX. mendeko eleberri goraipatuenetako baten, euskarazko bertsioa kaleratuko du Igela argitaletxeak.
Ingelesezko literaturaren erreferente argiaren euskararako lehen itzulpenaz Xabier Olarra arduratu da, eta, jatorrizko testua ez ezik, 3.000 ohar gaineratu ditu liburuan, euskarazko irakurleei Leopold Bloomek Dublinen ekainaren 16 batez eginiko zeharkaldia ulertzeko bidea errazte aldera.
Izan ere, hainbat eta hainbat irakurlek nahasgarri eta ulertezintzat hartu dute Joycek idatziriko klasikoa, eta, horren erakusgarri, idazleak mapa moduko bat bidali behar izan zion bere garaian itzultzaile italiarrari.
Olarrak “optimismo patologikoz” egin dio aurre lan eskergari, eta 2012an abiatu zuen gaur aurkeztutako lana euskarara ekartzeko egitekoa.
Bakarrizketa, taula gainean
Kaleratzearen haritik, irailaren 8an, asteartean, 19:30ean, Agerre Teatroak, Maite Agirreren zuzendaritzapean, Molly Bloom, lur eta haragia antzeztuko du Donostian, Koldo Mitxelena kulturunean.
Molly Bloomen bakarrizketa Ulises eleberriaren azken kapitulua da, eta proposamen eszenikoak emakume baten hiru aurpegi erakusten ditu: “hiru emakume, hiru ahots, hiru grina desberdin”. Irailaren 8an, horren antzezpena egingo dute Maggi Wilcek, Oihana Lekuonak eta Nia Acostak, euskaraz eta ingelesez.
Zure interesekoa izan daiteke
Xabier Montoiak "Bakea, bakea" eleberria aurkeztu du
Inazio Osa 43 urteko donostiarrak hondamendia biziko du ama hiltzean, "baina laster ikasiko du oker dagoela oso, deskalabrurik handienean ere beti baita posible zuloan beherago erortzea, are eta zoritxar handiagoak etortzea".
'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa Euskal Abertzaletasunaren Museora iritsi da, Bilbora
Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa ibiltaria izango du ikusgai Sabin Etxean, Bilbon, martxoaren 12ra arte. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du erakusketa, museoarekin lankidetzan, Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal olerkari eta idazlearen jaiotzaren 120. urteurrena gogoratzeko.
Gutun Zuria jaialdiak Gerediaga Elkartea eta Valerie Miles idazlea sarituko ditu
Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren 19. edizioa otsailaren 24tik 28ra egingo dute. Literatura eta argitalpen esparruko hogeita hamar bat sortzailek parte hartuko dute, eta “datozen egunetan” iragarriko dute programazioa.
Doinuelek 2026ko hitzorduak aurkeztu ditu
Euskarazko Plazen Sareak aurten egingo dituzten euskarazko literatura azokak aurkeztu ditu, Iruñean: Baztango (H)ilbeltza, Oiartzungo Literatura Plazara, Azokitiko Gure Gelatik, Zarauzko Literaturia, Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka, Hernaniko Liburu eta Disko Azoka, Sarako Ikusi Mikusi, Oiartzungo Hitzen Lihoa eta Lazkaoko Liburu eta Disko Azoka.
Nobela beltzaren hila
Gaur, astelehenarekin, (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Baztango Astea eta Pamplona Negra Literatura eta Zinema Beltzaren Iruñeko jaialdia hasiko dira.
EHU eta Salamancako Unibertsitatea Miguel de Unamunoren heriotza aztertzen ari dira
Nola hil zen Miguel de Unamuno idazlea? Berez hil zen edo hil egin zuten? Idazle bilbotarraren heriotzaren inguruko eztabaida zabaldu da berriz ere, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Salamancako Unibertsitatearen ikerketa batek gertaera argitu nahi du.
EHUko adituek Unamunoren heriotza ikertzeko lantaldean parte hartuko dute
Salamancako Unibertsitatean diziplinarteko ikerketa sustatzeko ekimen bat bultzatzea erabaki du EHUko hainbat sailetako irakasle talde batek. “Unamunoren etxean kriminalitate-zantzu desberdinak agertu izanak EHU interpelatu egiten du USALek abiatu duen ikerketan parte hartzera”, adierazi dute.
Joxe Azurmendiri aitortza ekitaldia egin diote Durangoko Azokaren azken egunean
Jakin Fundazioko eta Gerediagako kideek aitortza omenaldia egin diote gaur Joxe Azurmendiri. Pentsalari, idazle eta euskaltzaleari eskainitako Jakin aldizkariren azken zenbakia izan du abiapuntu ekitaldiak. Horrekin batera, Azurmendiren Manifestu atzeratua errezitatu dute hainbat poetak Durangoko Azokako azken egunean.
Euskadi Literatura sariak banatu dituzte, Donostian
Irabazleen izenak iragarrita zeuden arren, gaur banatu dituzte, Donostiako San Telmo museoan, Euskadi Literatura sariak. Zazpi aitortza banatu dituzte, horrenbesteko ataletan. Euskarazko Literaturan, Unai Elorriaga saritu dute; gaztelaniazkoan, Garazi Albizua. Karmele Mitxelena, Maite Rosende, Koldo Biguri , Markos Zapiain eta Itxaso del Castillo izan dira beste arloetako sarituak.
Jon Arretxe: "Aldatzeko beharra sumatzen nuen"
Jon Arretxe idazleak Toureren istorioak alboratu, eta Txerriak eta loreak eleberri beltza argitaratu du. Durangoko Azokan izango da salgai.