Gipuzkoako Aldundiaren saria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arantxa Urretabizkaiak jasoko du 2019ko Anton Abbadia saria

Abenduaren 2an jasoko du saria idazleak, Donostian, “bizitza osoa euskararen alde lanean” aritzearren.
Abenduaren 2an jasoko du saria Urretabizkaiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak Arantxa Urretabizkaia idazle donostiarrari emango dio 2019ko Anton Abbadia saria, epaimahaiak aho batez hala erabakita. Ohitura den moduan, abenduaren 2an jasoko du saria irabazleak, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Foru Jauregian egingo den ekitaldian.

"Urretabizkaiak bizitza osoa darama euskararen alde lanean, baita egoerarik zailenetan ere; euskara batuaren erabilera normalizatzea lortu zuen eta gure hizkuntza aro modernora ekarri zuen belaunaldiaren ordezkaria da. Gainera, aitzindaria izan da euskal literaturan emakumearen gaineko imajinarioaren aldaketan", azaldu du Eider Mendoza Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak.

Urretabizkaiak Udane Juaristi azkoitiar artistaren obra bat jasoko du.

Literatur sorkuntzaren hainbat esparrutan nabarmendu da Urretabizkaia. Bere lan aipagarrienen artean daude, besteak beste, 'Zergatik, Panpox' (1979), 'Koaderno gorria' (1998), '3 Mariak' (2010), 'Zuri-beltzeko argazkiak' (2014) eta 'Bidean ikasia' (2016).

Anton Abbadia saria Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu zuen 1996an, euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten pertsona eta elkarteak saritzeko asmoz.

Zure interesekoa izan daiteke

Garazi Albizua "Termita" lburuaren idazlea
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Garazi Albizuak, Koldo Bigurik, Markos Zapiainek eta Itxaso del Castillok ere irabazi dituzte Euskadi sariak

Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz modalitateetako irabazleak dira, “Termita”, “Arturoren uhartea. Ume baten oroitzak”, “Txillardegi hizkuntzalari” eta “Mujeres furiosas. El monstruo femenino en el audiovisual de terror” lanekin. Joan den astean, Unai Elorriaga, Karmele Mitxelena eta Maite Rosende idazleek ere jasoko dutela iragarri zuten.

‘Linguae Vasconum Primitiae’ liburuaren ale bakarra Baionako Euskal Museoan ikusi ahal izango da, larunbat honetatik urtarrilaren 11ra

1545ean Bordelen argitaratutako liburu hau "mugarria" da euskal literaturan, eta autoreak, Bernart Etxeparek, berak eman dio izena Institutuari

'Linguae Vasconum Primitiae' 28 orrialdek osatzen dute eta, itxura xumea izan arren, garrantzi berezia du euskal ondarearen historian
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

‘Linguae Vasconum Primitiae’, urriaren 11tik aurrera ikusgai Baionako Euskal Museoan

Linguae Vasconum Primitiae liburuaren ale bakarra Baionako Euskal Museoan ikusi ahal izango da larunbat honetatik urtarrilaren 11ra. 1545ean Bordelen argitaratutako lan hau "mugarria" da euskal literaturan, eta autoreak berak (Bernart Etxepare) eman dio izena Institutuari. Linguae Vasconum Primitiae lanak 28 orrialde ditu, eta, itxura xumea izan arren, garrantzi berezia du euskal ondarearen historian.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X