Whitney Houston; 'Ahotsa' betiko itzali da
Whitney Elizabeth Houston 1963ko abuztuaren 9an jaio zen.
Txikitatik musikarekiko interesa izan zuen eta bere familiako hainbat abeslariren eragina izan zuen, besteak beste, Cissy Houston bere amarena, Dionne eta Dee Dee Warwick lehengusinena eta bere amabitxiarena, Aretha Franklinena, hain zuzen ere.
11 urterekin New Jerseyko eliza bateko abesbatza batean hasi zen, New Yorkeko tabernetan bere amarekin abesten hasi zen arte. Bertan, Clive Davis Arista Records diskografiako zuzendariak ezagutu zuen.
"The voice" (Ahotsa) bezala ezagutua izan da bere ahotsaren kalitatea dela eta. 1985an, "Whitney Houston" albumarekin ospea lortu zuen eta 30 milioi kopia saldu zituen. Emakume batek lehenengoz argitaratzen zuen diskorik salduena bilakatu zen.
1980 eta 1990 hamarkada bitartean hainbat disko grabatu zituen eta 1992an "The Bodyguard" (Bizkartzaina) filmarekin zinemara salto egin zuen. Kevin Costner aktorearekin batera protagonista izan zen eta mundu osoa zehar arrakasta lortu zuen.
Nazioarteko izar gisa ospetsu bilakatu zen "I will always love you" kantarekin.
Historian zehar sari gehien jaso dituen emakumea izan da Guinness errekorren liburuaren arabera. Jasotako sarien artean, bi Emmy, sei Grammy, 30 Billboard Music eta 22 American Music eskuratu zituen.
Zazpi urtez diskorik argitaratu gabe egon ostean, 2009an bere azken lana atera zuen eta berriro gorenera iritsi zen "I look to you" diskoarekin. AEBetako zerrendetan lehenengo postura iritsi zen eta mundu osoan zehar kritika onak jaso zituen.
2010erako 415 sari eskuratu zituen, eta historian disko gehien saldu dituen artistetako bat izan da; 170 milioi baino gehiago.
Baina azken urteetan, bere ibilbidea zapuztu egin zen drogen eta Bobby Brown bere senarrarekin zituen arazo sentimentalen eraginez.
Zure interesekoa izan daiteke
Karmele Jaio BOSi batuko zaio Xostakovitxen "Leningrad" interpretatzeko
Gasteiztar idazleak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak, Vasily Petrenkok gidatuta, Dmitri Xostakovitxen "7. sinfonia" interpretatuko dute Euskaldunan, azaroaren 6an eta 7an.
Joaquin Sabinaren agurra, euskal publikoaren txalo artean
Ostiralean euskal publikoari behin betiko agur esan aurretik (egun horretan kontzertua du, BECen ostera ere), “Hola y adiós” Joaquin Sabinaren azken bira BECera iritsi da bart. Lágrimas de marmol kantua aukeratu zuen emanaldia abiatzeko.
Su Ta Garrek “Jaiotze basatia” diskoaren 35. urteurrena ospatuko du 2026an
Eibarko metal taldeak kontzertu berezi batzuk joko ditu estudioko bere lehen diskoaren urtebetetzea gogoan, lehenengoak Bilbon eta Gasteizen.
Anastaciak Donostian eta Iruñean joko du
Kantari estatubatuarrak "Our songs" diskoa aurkeztu, eta bere errepertorioko abesti nabarmenetako batzuk eskainiko ditu emanaldiotan. Kontzertuetarako sarrerak (urriaren 22an Kursaaalen eta urriaren 25ean Baluarten) azaroaren 7an jarriko dituzte salgai.
Maurice Ravel musikari ospetsuaren omenezko eskultura inauguratu dute Donibane Lohizunen
Ziburun jaio bazen ere, denbora asko igaro zuen bere bizitzan zehar Donibane Lohizunen. Artista euskaldunaren jaiotzaren 150. urteurrena dela eta, hainbat ekitaldi egin dituzte urte osoan; larunbat honetan, eskultura bat inauguratu dute, eta bertan izango da ikusgai hemendik aurrera. Romain Tiercin egilearen esanetan, Ravelen ondareak "mundua argitzen segitzen du".
Delaware Choral Scholars abesbatzak irabazi du Tolosako 56. Abesbatza Lehiaketa
AEBko abesbatzak lau sari eskuratu ditu: polifonia saileko eta folklore saileko lehenengo sariak, Kutxaren sari nagusia eta euskal abesti baten interpretazio onenaren saria.
9 herrialdetako hamahiru abesbatza, Tolosan kantuan
Zortzi ganbera abesbatzak eta bost ahots taldek kantu erlijioso eta profanoak interpretatuko dituzte Gipuzkoako lehiaketaren 56. edizioan.
Urtz: "Iragana hil baino lehen" (2025)
"Urtzen" Urtz taldeak azaroan kaleratuko duen diskoaren lehen aurrerapena da "Iragana hil baino lehen" taldearen kantu klasikoaren bertsio berria. "Urtzen" lanak taldearen hamabost kanturen moldaketa berriak eta kantu berri bat bilduko ditu, guztiak ere bertsio "akustiko eta intimoagoan".
Leire Martinez: “Arrakasta bat ospatzen ari ginen eta konpainiako presidenteak esan zidan: 'Horiek bai titiak!'"
La Oreja de Van Gogh taldeko abeslari ohiak industria eraldatzen duten emakumeei buruzko hitzaldi batean parte hartu du. Emakumeek pairatzen dutenaren adibide gisa, diskoetxe bateko zuzendari batekin bizi izan zuen gertakari bat kontatu du.
Fito: "Atsegin dut jendeak Fito & Fitipaldisen soinua identifikatzea"
Arratsaldean BIME musika-azokaren baitan publikoarekin topaketa bat egin aurretik, Fitok "El monte de los aullidos" fitipalditarrekin batera kaleratu duen zortzigarren diskoari buruz hitz egin digu.