Udaberriakin batera, Jonathan Richman eta Shellac Gaztemaniaken
Gaztemaniakek, Gipuzkoako Foru Aldundiak haur, nerabe eta gazteei zuzentzen dien zerbitzuak, eta bost udalek musika egitarau bat prestatu dute. Egitarau hori martxoaren 1ean hasiko da, Inoren Ero Ni eta Willis Drummond taldeek Donostiako Gasteszena aretoan egingo dute kontzertuarekin.
Egitasmoa 20 eta 30 urte bitarteko gazteentzat zuzendurik dago, eta musika ‘ausartak, ezberdinak eta gutxituak’ eskainiko dituzte. Jarraitutako eskemari dagokionez, talde nagusi bat eta hasierako talde bat egongo dira eszenatokian; azken hori kontzertua hartuko duen herriko udalak hautatuko du.
Kontzertuen prezioa zazpi eurokoa izango da, Gazteszenan eta Intxaurrondoko aretoan izango direnetan izan ezik. Horietan, bederatzi eurokoa izango da sarrera. Bestalde, kontzerturako sarrerak aurrez erosi ahalko dira, kulturalive.com webgunean.
Orain arte baieztatutako kontzertuak ondorengoak dira:
Martxoak 23 – Zarautzeko Lizardi antzokian
Unax Noga
Jonathan Richman
Apirilak 20 – Oñatiko Gaztelekun
Moscow
Maiatzak 11 --- Arrasateko Amaia antzokian
Cubical
Ekainak 5 – Hondarribiko Psilocybenea aretoan
Shellac
Helen Money
Zure interesekoa izan daiteke
Neomak: "Beldurrek eragiten dizkiguten zalantzei abestu diegu"
Euskal folklorea eta elektronika uztartzen dituen proiektua laukote bilakatuta dator "Lazturak orbain" bigarren diskoa aurkezteko. Alaitzek, Garazik, Iratik eta Leirek, nolanahi den, Etxahun Urkizu (bateria) eta Eider Villalba (teklatua eta ahotsak) musikarien laguntza izango dute zuzenekoetan. "Orbainak ezkutatu beharrean, erakutsi nahi izan ditugu", esan diote Asier Otegui kazetariari "Egun On" saioan, "eraldaketa agerian utzi; indargune direla azpimarratuz, ahultasun gisa hartu beharrean, hausturak eta konponketak historiaren parte baitira".
"Kanthoria eta Auto-tunea", euskarazko musikaren historia entzungai eta ikusgai, Bilbon
Azaroaren 6tik abenduaren 4ra, Bilboko Abando Udaltegiak "Kanthoria eta Auto-tunea" Musika Bulegoak paratutako erakusketa hartuko du. Xabier Erkizia ikertzaile eta soinu-sortzaileak komisariatu du erakusketa, eta bidaia bat proposatzen du ahozko tradizioan jasotako lehen kantuetatik hasi eta musika sortzeko forma hibrido eta digital berrietara arte. Erakusketak material dokumentalak, irudiak eta entzuteko gailuak konbinatzen ditu. Musika; Bereterretxeren khantoria (Kalakan + Euskadiko Orkestra), Bertso Hop (Negu Gorriak), Tesla bat sutan (Merina Gris + Gorka Urbizu).
Bigsound jaialdi berriak Myke Towers, Juan Magan, Omar Montes eta Ben Yart eramango ditu Barakaldora
Valentzia, Sevilla eta Pontevedran ere egiten den jaialdia Ansioko azoka eremuan, Barakaldon, egingo dute 2026ko uztailaren 3an eta 4an, Euskal Herrian lehenengoz.
Iñigo Etxezarreta: "Disko berri batekin eta aurkezpen ekitaldi berezi batekin gatoz bueltan"
Urtebeteko "atseden kreatibo" baten ondoren, Iñigo Etxezarretak (ETS) taldearen itzuleraz hitz egin digu, disko berriaz (Konkista, abenduaren 5ean salgai) eta lan horren aurkezpen jai bereziaz: azaroaren 30ean izango da, Gasteizko Buesa Arena pabiloian.
Euskadiko Orkestra, 132 abeslari ez-profesionalen bila
Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren bigarren edizioan izena emateko epea abenduaren 4ra arte egongo da zabalik. Kontzertuak martxoan izango dira, Bilbo, Donostia eta Iruñean, eta izena ematen dutenek “gutxieneko musika prestakuntza izan eta partiturak irakurtzen jakin beharko dute”.
Bulego eszenatokietara itzuliko da 2027ko martxoaren 6an, Bilbao Arenan
Euskaldunan hiru kontzerturekin bira amaitu ostean, atseden hartuko du 2027ra arte. Sarrerak azaroaren 13an (komunitateko kideentzat) eta 14an (gainerakoentzat) jarriko dira salgai.
Karmele Jaio BOSi batuko zaio Xostakovitxen "Leningrad" interpretatzeko
Gasteiztar idazleak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak, Vasily Petrenkok gidatuta, Dmitri Xostakovitxen "7. sinfonia" interpretatuko dute Euskaldunan, azaroaren 6an eta 7an.
Joaquin Sabinaren agurra, euskal publikoaren txalo artean
Ostiralean euskal publikoari behin betiko agur esan aurretik (egun horretan kontzertua du, BECen ostera ere), “Hola y adiós” Joaquin Sabinaren azken bira BECera iritsi da bart. Lágrimas de marmol kantua aukeratu zuen emanaldia abiatzeko.
Su Ta Garrek “Jaiotze basatia” diskoaren 35. urteurrena ospatuko du 2026an
Eibarko metal taldeak kontzertu berezi batzuk joko ditu estudioko bere lehen diskoaren urtebetetzea gogoan, lehenengoak Bilbon eta Gasteizen.
Anastaciak Donostian eta Iruñean joko du
Kantari estatubatuarrak "Our songs" diskoa aurkeztu, eta bere errepertorioko abesti nabarmenetako batzuk eskainiko ditu emanaldiotan. Kontzertuetarako sarrerak (urriaren 22an Kursaaalen eta urriaren 25ean Baluarten) azaroaren 7an jarriko dituzte salgai.