BBK Aretoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kenny Barronek kontzertua emango du Bilbon

Gaur, astelehena, izango da, 20:30ean, eta sarrerak 28 € balioko du.
Kenny Barron. Argazkia: BBK Aretoa

Kenny Barron piano-jotzaileak, egungo jazz artista onenetako batek, kontzertua eskainiko du Bilboko BBK Aretoan, “BBK Masters at work” zikloaren barnean.

Kontzertua 20:30ean izango da BBK Aretoan eta sarrerak 28 €ren truke eskuratu daitezke BBK Aretoan bertan, salabbk.es webgunean, BBKren orotarako kutxazainetan eta 944 310 310 telefono zenbakira deituta.

Kenny Barron (Philadelphia, 1943ko ekainaren 9a) jazzeko piano-jotzaile estatubatuarra da. Bill Barron saxofoi-jotzailearen anaia gaztea da eta bere estiloarengatik da ezaguna. 70eko hamarkadan Dizzy Gillespieren laukotearekin pianoa jo zuenean egin zen ezaguna.

Zure interesekoa izan daiteke

La fiebre del k-pop llega también a Euskal Herria: "Esto es solo la punta del iceberg, y aún nos queda mucho por recibir"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

K-poparen sukarraldia Euskal Herrian da: "Hau izozmendiaren tontorra baino ez da, eta oraindik asko dago etortzeko"

KPop Demon Hunters filmak eta bertako "Golden" kanta arrakastatsuak Korea lerroburuetara eraman dute beste behin. Musika, estetika, marketina... K-popa bizimodu bat da askorentzat. Euskal Herrian musika estilo horrek duen zabalkundeaz mintzatu gara Ibon Fernandez Gazteako esatariarekin, Laura Satire k-pop abeslariarekin eta Ruben Arbide k-pop dantza lehiaketetako aurkezlearekin.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ruper Ordorika: “Kantuen bitartez antolatzen dut neure anabasa”

Oñatiar musikari erraldoiak, herri honen bizitza emozionalaren kronikari nekaezinak, Lurra ikutu barik diskoa (Elkar, 2025) argitaratu du, sasoi zail batean “hautatu gabe, gainetik, etorri zaizkidan gai batzuk” musikatzeko ariketa zirraragarria. Lan hori ontzeko ahaleginaz, sortzeaz, musikariekiko harremanaz, ikaran ari den mundu batean kokatzeko moduaz eta musikaren industriaz hitz egin dugu Ordorikarekin, Durangoko Azokaren atarian. 

Gehiago ikusi