Bruce Springsteen Sevillan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Africa Baeta eta Bruce Springsteen Sevillan

Africa Baeta Teleberriko aurkezlea Sevillan egon da eta Europako birako lehen kontzertuaren xehetasun guztiak kontatu ditu blogean.
Africa Baeta Bruce Springsteenen kontzertuko entseguan.

Springsteenek Wrecking Ball Tour biraren lehen kontzertua eman du Europan, Sevillan zehazki, eta Africa Baeta Teleberriko aurkezlea bertan egon da. 'The Boss' Donostian izango da ekainaren 2an.

Azken entseguaren xehetasun guztiak kontatu ditu bere blogean.

Sevillako kontzertuarekin 17. diskoko bira hasiko du eta uztailaren 31ra arte Europako 33 hiri bisitatuko ditu, horien artean, Las Palmas (maiatzak 14), Bartzelona (maiatzak 17 eta 18), Donostia (ekainak 2) eta Madril (ekainak 17).

Bruce Springsteen: 'Espainian egoera latza duzue'

Sevillara iritsi denean, "Espainian egoera latza duzue, gu atzeraldian gaude, baina zuek benetazko depresio batean zaudete", adierazi du.

Krisia izan du hizpide Springsteenek azken diskoko kanta batzuetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa kontzertu horretarako entsegua egin du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Lorca eta Falla batuko ditu Nafarroako Unibertsitateko Museoan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Manuel de Falla konpositorea eta Federico García Lorca poeta batuko ditu De lo local a lo universal kontzertuan, otsailaren 5ean, Nafarroako Unibertsitateko Museoan (MUN). Musika proposamena Fallaren jaiotzaren 150. urteurrenarekin bat dator, eta XX. mendeko abangoardiak aztertzen ditu. Ignacio García-Vidalek zuzendutako entsegua bisitatu dugu.

LOS ANGELES (United States), 02/02/2026.- Puerto Rican rapper Bad Bunny (C) accepts the award for Album of the Year onstage during the 68th annual Grammy Awards ceremony at Crypto.com Arena in Los Angeles, California, USA, 01 February 2026. EFE/EPA/CHRIS TORRES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bad Bunnyk historia egin du Grammy sarietan, eta ICEren aurkako aldarria egin du: "Ez gara basatiak, gizakiak gara, eta amerikarrak"

Bad Bunny abeslari puertorricarrak ICEren ekintzak gaitzetsi ditu Grammy saria jasotzean: "Jainkoari eskerrak eman aurretik, ICE kanpora esango dut". Billie Eilishen hitzaldia ere argia eta zuzena izan da: “Inor ez da ilegala lapurtutako lurraldean”.  Beste batzuek ere salatu zuten Trumpek migratzaileekin eta horren kontra protestatzen ari direnekin duen jokabidea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X