Jazz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Wayne Shorter eta Eliane Elias, Getxoko 36. Jazzaldian

Larry Carlton, Mike Stern eta Richard Bonaren banda eta China Moses abeslaria ariko dira asteburuan Bizkaiko udalerrian.
Getxoko 36. Jazzaldiko arduradunak. Argazkia: EITB

Asteburuan egingo duten Getxoko 36. Jazzaldia. Wayne Shorter saxo-jotzailea eta Eliane Elias piano-jotzailea dira aurtengo protagonista nagusiak. Larry Carlton, Mike Stern eta Richard Bonaren banda, eta China Moses dira programazioa osatuko duten gainontzeko musikariak.

Jaialdiaren lehenengo egunean, uztailaren 4an, Larry Carlton (1948, Torrance, Kalifornia, AEB) arituko da. Jazz eszenako gitarra-jotzaile handienetariko bat da eta Grammy sarietarako 19 izendapen lortu ditu, lau sari irabazita.

Uztailaren 5ean, China Moses (1978, Los Angeles, Kalifornia, AEB) ariko da, etorkizun handiko abeslari gaztea. Dee Dee Bridgewater abeslari handia du ama eta horren eragina ezinbestekoa izan du. Raphaël Lemmonier piano-jotzailearekin ariko da eta, besteak beste, "This One Is For Dinah" Dinah Washington omenezko diskoaren kantak interpretatuko ditu.

Wayne Shorter (1933, Newark, New Jersey, AEB) uztailaren 6an iritsiko da Getxora. Egungo jazzaren mitoa eta trebezi handiko inprobisatzailea da. Bere jarduera Manhattaneko klubetan hasi zuen eta laster hasi zen artista ospetsuekin jotzen: Miles Davis handia, John Coltrane, Sonny Rollins, Art Blakey, Joe Zawinul (azken honekin Weather Report talde ospetsua sortu zuen).

Uztailaren 7an, jazz fusion eta world music izango dira nagusi Getxon, Mike Stern (1953, Boston, AEB) gitarra-jotzailearen eta Richard Bona (1967, Minta, Kamerun) baxu-jotzailearen eskutik.

Azkenik, uztailaren 8an, Eliane Elias (1960, Sao Paulo, Brasil) piano-jotzaile, abeslari eta konpositorearen hirukoteak amaituko du Getxoko aurtengo jazzaldia.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa kontzertu horretarako entsegua egin du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Lorca eta Falla batuko ditu Nafarroako Unibertsitateko Museoan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Manuel de Falla konpositorea eta Federico García Lorca poeta batuko ditu De lo local a lo universal kontzertuan, otsailaren 5ean, Nafarroako Unibertsitateko Museoan (MUN). Musika proposamena Fallaren jaiotzaren 150. urteurrenarekin bat dator, eta XX. mendeko abangoardiak aztertzen ditu. Ignacio García-Vidalek zuzendutako entsegua bisitatu dugu.

LOS ANGELES (United States), 02/02/2026.- Puerto Rican rapper Bad Bunny (C) accepts the award for Album of the Year onstage during the 68th annual Grammy Awards ceremony at Crypto.com Arena in Los Angeles, California, USA, 01 February 2026. EFE/EPA/CHRIS TORRES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bad Bunnyk historia egin du Grammy sarietan, eta ICEren aurkako aldarria egin du: "Ez gara basatiak, gizakiak gara, eta amerikarrak"

Bad Bunny abeslari puertorricarrak ICEren ekintzak gaitzetsi ditu Grammy saria jasotzean: "Jainkoari eskerrak eman aurretik, ICE kanpora esango dut". Billie Eilishen hitzaldia ere argia eta zuzena izan da: “Inor ez da ilegala lapurtutako lurraldean”.  Beste batzuek ere salatu zuten Trumpek migratzaileekin eta horren kontra protestatzen ari direnekin duen jokabidea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X