BBK aretoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mick Taylor Rolling Stones ohia, Bilboko 'Music Legends' zikloan

Mundu osoan ospea duten artisten musika-proiektu berriak erakustea du helburu zikloak eta asteartean Rolling Stones ohia izango da BBK Aretoan.

Mick Taylor gitarrajotzaile britainiarra, Rolling Stones taldeko partaide ohia (1969 eta 1975 urteen artean), Bilbon izango da uztailaren 3an, BBK aretoko "Music Legends" zikloaren baitan. Helburua mundu osoan ospea duten artisten musika-proiektu berriak erakustea du.

1969 urtean hasi zen Mick Taylor Rolling Stones taldean, Brian Jonesen tokia hartzeko. Soinu berria eskaini zion Stonesen soinuari eta 1975an taldea utzi zuen Ron Woodi tokia uzteko.

Bakakako hainbat lan kaleratu zituen eta artista handiekin parte hartu zuen: Bob Dylan, Santana, Joan Baez, Jack Bruce, Jeff Beck eta Grateful Dead taldea, besteak beste.

1981eko Estatu Batuetako biran aritu zen berriz Rolling Stonesekin eta 1989 Arrakastaren Aretoan sartu zuten.

Mick Taylor gitarrajotzaile britainiarra, Rolling Stones taldeko partaide ohia (1969 eta 1975 urteen artean), Bilbon izango da uztailaren 3an, BBK aretoko "Music Legends" zikloaren baitan. Helburua mundu osoan ospea duten artisten musika-proiektu berriak erakustea du. 1969 urtean hasi zen Mick Taylor Rolling Stones taldean, Brian Jonesen tokia hartzeko. Soinu berria eskaini zion Stonesen soinuari eta 1975an taldea utzi zuen Ron Woodi tokia uzteko. Bakakako hainbat lan kaleratu zituen eta artista handiekin parte hartu zuen: Bob Dylan, Santana, Joan Baez, Jack Bruce, Jeff Beck eta Grateful Dead taldea, besteak beste. 1981eko Estatu Batuetako biran aritu zen berriz Rolling Stonesekin eta 1989 Arrakastaren Aretoan sartu zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa kontzertu horretarako entsegua egin du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Lorca eta Falla batuko ditu Nafarroako Unibertsitateko Museoan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Manuel de Falla konpositorea eta Federico García Lorca poeta batuko ditu De lo local a lo universal kontzertuan, otsailaren 5ean, Nafarroako Unibertsitateko Museoan (MUN). Musika proposamena Fallaren jaiotzaren 150. urteurrenarekin bat dator, eta XX. mendeko abangoardiak aztertzen ditu. Ignacio García-Vidalek zuzendutako entsegua bisitatu dugu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X