Euskarazko musika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BEC aretoa betetzeko gai dela erakutsi nahi du Becatu jaialdiak

Berri Txarrak, Esne Beltza, Zuloak, Zea Mays eta Willis Drummond taldekoak izango dira bertan, azaroaren 10ean.
BBK Live 2012: Zea mays
Zea Mays

Datorren azaroaren 10ean Barakaldok hainbat euskal talderen kontzertuak hartuko ditu. Besteak beste, Berrri Txarrak, Esne Beltza, Zuloak, Zea Mays eta Willis Drummond taldekoak arituko dira, zuzenean, Barakaldoko BECen egingo duten Becatu jaialdian

Euskaraz abesten duten taldeek BEC erakustazoka bete dezaketela erakusteko jaio dela azpimarratu dute Becatu festibalaren antolatzaileek.

Sarrerak salgai daude jada, Becaturen webgunean.

Zure interesekoa izan daiteke

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X