Benito Lertxundi, Betagarri eta Ruper Ordorika, Udagoieneko Osteran
Benito Lertxundi, Betagarri eta Ruper Ordorika bakarlariak Udagoieneko Osteraren XIII. edizioan parte hartuko dute. Gainera, Haatik dantza konpainia Iker Galartzaren, Sara Cortazarren eta Joseba Usabiagaren 'Hil arte bizi' eta Patxo Telleriaren eta Mikel Martinezen azken ikuskizuna, 'Lingua navajorum' ikusgai izango da Topaguneak antolatutako ekimenean.
Bizkaiko sei udalerritan izango da ekimena azaroaren 2tik 30era eta euskarazko ekoizpen artistikoak lurraldeko antzokietara hurbiltzea du helburu.
Elorrion hasiko dira emanaldiak, bertan 'Haatik' konpainiak dantza eta bertsoak uztartuko ditu 'Dantza berriak bertsoei jarriak' lanarekin. Unai Elizasuk zuzentzen du eta Aiert Beobide dantzariak parte hartzen du. Arriola antzokian izango da, 22:00etatik aurrera, zortzi euroko sarrerarekin.
Azaroaren 16an Benito Lertxundiren txanda izango da, Zallako Cine Teatron. "Oroimenaren oraina" azken disko aurkeztuko du. 20:00etan hasiko da ikuskizuna eta sarrerak 12 eurotan eskuratu daitezke.
Bilboko Kafe Antzokian izango da hurrengo geldialdia, Betagarri ska taldearekin. "Zorion argiak" diskoa aurkeztuko du azaroaren 22an, zortzi euroko sarrerarekin aurresalmentan eta 10 eurokoa kontzertuaren egunean bertan.
Igorreko Lasarte aretoan ere kontzertuak izango dira: Mikel Martinezen eta Patxo Telleriaren azken lana Tartean eta Ez dok Hiru Bikoteatroa konpainien elkarlana da. Azaroaren 23an izango da, 20:00etatik aurrera, sei euroko sarrerarekin.
Azaroaren 23an Ruper Ordorika Leioako Kultur etxean izango da, 'Hodeien azpian' diskoa aurkezten, 21:00etatik aurrera, 10 eurotan.
Muskizeko Meatzari aretoan ere emanaldi bat izango da: "Hil arte bizi" komedia, hain zuzen ere. Azaroaren 30ean izango da, 20:00etatik aurrera, sei euroko sarrerarekin.
Jasone Mendizabal Topaguneako zuzendariaren ustez, euskarazko sorkuntza "ez dago krisian" eta "euskarazko tradizio gutxi" duten herrietan ekitaldiak egitea goraipatu du, Zalla edota Muskizen bezala. "Aretoak bete daitezke", esan du.
Gazteei eskaintzen dien eskaintza ere goraipatu du Mendizabalek, Betagarri taldearen kontzertuarekin. "Punta-puntako kontzertuak dira eta populazioaren sektore guztietara heltzeko planteatu ditugu", esan du.
Benito Lertxundi, Betagarri eta Ruper Ordorika bakarlariak Udagoieneko Osteraren XIII. edizioan parte hartuko dute. Gainera, Haatik dantza konpainia Iker Galartzaren, Sara Cortazarren eta Joseba Usabiagaren 'Hil arte bizi' eta Patxo Telleriaren eta Mikel Martinezen azken ikuskizuna, 'Lingua navajorum' ikusgai izango da Topaguneak antolatutako ekimenean. Bizkaiko sei udalerritan izango da ekimena azaroaren 2tik 30era eta euskarazko ekoizpen artistikoak lurraldeko antzokietara hurbiltzea du helburu. Elorrion hasiko dira emanaldiak, bertan 'Haatik' konpainiak dantza eta bertsoak uztartuko ditu 'Dantza berriak bertsoei jarriak' lanarekin. Unai Elizasuk zuzentzen du eta Aiert Beobide dantzariak parte hartzen du. Arriola antzokian izango da, 22:00etatik aurrera, zortzi euroko sarrerarekin. Azaroaren 16an Benito Lertxundiren txanda izango da, Zallako Cine Teatron. "Oroimenaren oraina" azken disko aurkeztuko du. 20:00etan hasiko da ikuskizuna eta sarrerak 12 eurotan eskuratu daitezke. Bilboko Kafe Antzokian izango da hurrengo geldialdia, Betagarri ska taldearekin. "Zorion argiak" diskoa aurkeztuko du azaroaren 22an, zortzi euroko sarrerarekin aurresalmentan eta 10 eurokoa kontzertuaren egunean bertan. Igorreko Lasarte aretoan ere kontzertuak izango dira: Mikel Martinezen eta Patxo Telleriaren azken lana Tartean eta Ez dok Hiru Bikoteatroa konpainien elkarlana da. Azaroaren 23an izango da, 20:00etatik aurrera, sei euroko sarrerarekin. Azaroaren 23an Ruper Ordorika Leioako Kultur etxean izango da, 'Hodeien azpian' diskoa aurkezten, 21:00etatik aurrera, 10 eurotan.Muskizeko Meatzari aretoan ere emanaldi bat izango da: "Hil arte bizi" komedia, hain zuzen ere. Azaroaren 30ean izango da, 20:00etatik aurrera, sei euroko sarrerarekin. Jasone Mendizabal Topaguneako zuzendariaren ustez, euskarazko sorkuntza "ez dago krisian" eta "euskarazko tradizio gutxi" duten herrietan ekitaldiak egitea goraipatu du, Zalla edota Muskizen bezala. "Aretoak bete daitezke", esan du. Gazteei eskaintzen dien eskaintza ere goraipatu du Mendizabalek, Betagarri taldearen kontzertuarekin. "Punta-puntako kontzertuak dira eta populazioaren sektore guztietara heltzeko planteatu ditugu", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
ABAOk “Werther” Jules Masseneten opera taularatuko du urtea hasteko
Celso Albelo, Annalisa Stroppa, Lucía Iglesias eta Angel Odena izango dira frantziar erromantizismoaren lan gailenaren lau emanaldiotako (urtarrilak 17, 20, 23 eta 26, Euskaldunan) protagonistak.
Euskadiko Orkestrak Strauss, Brahms eta Arriaga interpretatuko ditu denboraldiko bosgarren programan
Rachel Willis-Sorensen sopranoa eta Jaime Martin flauta-jotzaile eta zuzendaria izango ditu lagun euskal orkestrak urtarrilaren 12tik 16ra Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Bilbon egingo dituen emanaldietan.
Hamar urte David Bowie gabe
“Kameleoia” duela hamar urte zendu zen, ondare gaitz eta pizgarria utzita.
Neomak taldea, Arriagan zuzenean
"Lazturak orbain" diskoko aurkezpen bira Bilboko antzokira eraman du taldeak bart. Kantu berriez gain, bestelako abestiak ere utzi zituen gaualdiak, hala nola "Kontu zaharrak".
Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian
Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin.
Etzakit 23 urte geroago itzuliko da agertokietara, urtarrilean hiru kontzertu berezirekin
Bi hamarkada baino gehiagoko isilunearen ostean, agertokietara itzuliko da talde hernaniarra. Triki pop talde mitikoak hiru kontzertu eskainiko ditu urtarrilaren 2an, 3an eta 5ean, hasi eta agurtu zen lekuan bere historiari berriro helduz, Oialumen, belaunaldi oso batentzat nostalgiaz eta emozioz beteriko hitzorduan.
Kontzertu magikoa eskaini du bart Mikel Urdangarinek, ohi bezala, Gabonetan
20 urtetik gora daramatza Mikel Urdangarinek urteko azken asteburuan emanaldi berezia eskaintzen. Sarrera guztiak agortuta, Euskal Herriko txoko askotatik erakarri du publikoa. Aurpegi berriak eta aspaldikoak bildu ditu Bilboko Kafe Antzokian.
Milaka lagunek gozatu dute Atarrabiako Aske jaialdian, "herri honen askatasuna" aldarrikatzeko
Hainbat talde eta artista elkartu dira bertan, Neomak, Merina Gris, Gozategi eta Janus Lester tartean. Antolatzaileek "herri honen askatasuna" aldarrikatu dute, "Euskal Herri aske baten soinu-banda sortzeko: euskalduna, feminista, antikapitalista eta solidarioa, besteak beste".
Perry Bamonte hil da, The Cure talde britainiarreko gitarrista, 65 urte zituela
Londresen jaio zen, 1960an, eta 19 urte zituela hasi zuen bere musika-ibilbidea baxu-jotzaile gisa. "Lasaia, bizia, intuitiboa, etengabea eta izugarri sortzailea", ingurukoen arabera, Bamonte The Cure taldeko funtsezko kidea izan zen 1990etik.
Mikel Erentxunen bira Donostiara iritsi da
2025 urte osoan zehar 50 bat kontzertu eman ondoren, Kursaal jauregian izan da Mikel Erentxun, Duncan Dhu taldearen lehen diskoaren 40. urteurrena ospatzeko egindako biraren barnean. Kontzertu horietan famatu egin zuen taldearen abesti ezagunenak eskaintzen ditu, baita inoiz kontzertu batean jo ez zituzten kantu batzuk ere.