Kontzertuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kammerphilarmonia, bikaintasunaren bila

Aurten, bi kontzertu eskainiko dituzte Victoria Eugenian. Antzokiak lagundu egin nahi dio inongo laguntzarik gabe autogestionatzen den kamera orkestra bikain horri.
Euskal Herriko Kammerphilarmonia Foto: Donostia Kultura

Euskal Herriko Kammerphilarmoniak bi kontzertu eskainiko ditu aurten Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, otsailean eta  maiatzean. Hau ez da Kammerphilarmonia Victoria Eugenian arituko den lehen aldia eta ez da azkena izango ere, antzokiak lagundu egin nahi baitu inongo laguntzarik gabe autogestionatzen den kamera orkestra bikain hau.

2010ean sortu zen Kammerphilarmonia Riccardo Sciammarella arte-zuzendariak sustatuta helburu argi batekin, bikaintasuna lortzea, bai errepertoriaren hautaketan bai bakarlari eta artista gonbidatuekin lankidetzan.

Ricardo Sciammarella argentindarra da, biolontxelo jole gisa kontzertu ugari eman ditu, mundu maialan ezaguna da Alberto Ginasteraren lanean espezialista delako, Kodalyren biolontxelorako lan guztiak, eta Richard Srtaussen eta Chopinen sonatak grabatu ditu. Egun, Musikeneko Ganbera Musikako Katedraren titularra da. EOSaren, BOSaren eta goi-mailako ikastetxeetatik ateratako musikari gazteek osatzen dute Kammerphilarmonia taldea, errepertorioaren arabera aldatzen da, 16 eta 30 lagun artean. Ez dute inongo diru languntzarik jasotzen, ez dute egoitza propiorik baina han eta hemen eskaintzen dizkiete beharrezko guneak entseguak egin behar dituztenerako, egiten duten horretan sinisten dutelako, musika maite dutelako existitzen da Kammerphilarmonia, dio Sciammarellak.

Besteak beste, kontu handiz hautatzen dute errepertorioa. Barroko berantiarra eta lehen klasizismo artean aritzen dira eta kriterio estilistiko modernoak erabiltzen dituzte, inorekin konfliktoan ez sartzeko moduan.

Maiatzaren 11an, KUP taldearekin arituko da, Gabriel Baltesek zuzentzen duen KUP taldeak zailtasun eta konplexotasun tekniko handia duten maila goreneko obrak interpretatzea du helburu eta horretarako aukera izango dute kontzertu honetan ere, Mozart-en Requiema Re minorrean eskainiko baitute.

Otsailaren 14ean, bakarlari bat, Olivier Chauzu piano jotzailea gonbidatu dute beraiekin aritzeko, Olivier Chauzu pianista frantsesak orkestra garrantzitsuekin jo du, errepertorio zabala eta askotarikoa du, horren erakusgarri dira grabatu dituen diskoak, Beethovenen sonatak, Albénizen "Iberia" suitea edota Paul Dukas-ren pianorako obra guztia, egun besteak beste, Baionako kontserbatorioko piano irakasle titularra da. Kammerphilarmoniak eta Olivier Chauzu-k Mozart-en  Re minorreko kontzertua, eta Beethoven-en 1. Sinfonia Do minorrean Op 21 interpretatuko dituzte.

Hitzordu ezin aproposagoa, datorren astean, San Valentin ospatuko dugun egun horretarako, Euskal Herriko Kammerphilarmonia eta Olivier Chauzu-ren kontzertua, "Mozart eta Beethove...etorkizuneko bidegile", Victoria Eugenia Antzokian, arratseko 20:00tan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gontzal Mendibil: “Ekitea gustatzen zait, eustea baino gehiago”

Zeanuriko musikariak mende erdiko ibilbide musikala ospatuko du asteazkenean, urtarrilak 21, Arriaga Bilboko antzokian. Kantu zerrendan, ez dute huts egingo “Bagare”, “Herria maitatzeko” “Kapitalismoak” eta “Merezi ote”ren mailako kantu historikoek, eta abesti berriagoak ere entzungo dira. Aurrerago jarraipena izango duen formatu honetan (kontzertu gehiago egongo dira), zortzi musikari, bi korista, Beti Jai Alai dantza taldea eta Easo abesbatza izango ditu lagun Mendibilek.  Emanaldiaren atarian, entsegu betean harrapatu eta berarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X