Albiste da
Iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Günter Neuholden azken denboraldia BOS zuzentzen

Austriarra orkestraren zuzendari artistiko titularra izan da 2008tik. Momentuz, ez omen dago ordezko izenik. 2013-14ko denboraldiak 17 egitarau eta 34 kontzertu izango ditu.
18:00 - 20:00
BOS utziko du Neuhold zuzendariak datorren denboraldiaren amaieran

Bilbao Orkestra Sinfonikoa utziko du Günter Neuhold zuzendari austriarrak datorren denboraldiaren amaieran: halaxe iragarri du Bilboko Orkestrak denboraldi horren aurkezpenean.

Günter Neuhold 2008an heldu zen Bilbora, hiriko orkestra sinfonikoaren zuzendari artistiko titularra izateko. Datorren denboraldiko programa aurkeztean, datorren urteko ekainean ardura hori utziko duela iragarri dute, eginiko lana eskertuz

Zuzendari austriarrak aldi honetan lorturiko emaitzak goraipatu ditu. Dioenez, harro dago orkestraren ulermen eta heldutasun mailaz.

Ez omen dago oraingoz ordezko izenik.

2013-14ko denboraldiak bestalde, 17 egitarau eta 34 kontzertu izango ditu. Azpimarratzekoa, "Hitzak baino harago" ziklo tematikoaren lau kontzertu, Wagner, Beetowen, Mahler eta Schunerten sinfoniekin. Eta Lang Lang txinatar piano-jotzaileak emango duen kontzertu berezia, duela 10 urte eman zuen beste bat gogoratuz.

Ganbera musika barruan, Asier Polo biolentxelo-jotzaileak gogokoen duen musika eskainiko du "Asier Polo, oso pertsonala" epigrafepean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ruper Ordorika: “Kantuen bitartez antolatzen dut neure anabasa”

Oñatiar musikari erraldoiak, herri honen bizitza emozionalaren kronikari nekaezinak, Lurra ikutu barik diskoa (Elkar, 2025) argitaratu du, sasoi zail batean “hautatu gabe, gainetik, etorri zaizkidan gai batzuk” musikatzeko ariketa zirraragarria. Lan hori ontzeko ahaleginaz, sortzeaz, musikariekiko harremanaz, ikaran ari den mundu batean kokatzeko moduaz eta musikaren industriaz hitz egin dugu Ordorikarekin, Durangoko Azokaren atarian. 

Gehiago ikusi