Elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ara Malikian: 'Musikak sentsibilizatu eta batu egiten gaitu'

Musikari libanoarraren ustez, "jarrera solemne eta handiusteak zale asko urrundu ditu, musika klasikoaz asko gozatu zezaketen asko. Musika klasikoak, beraz, berriro adiskidetu behar du".
Ara Malikian musikaria. Argazkia: EiTB

Ara Malikian biolin-jotzaile libanoarra kontzertu bira bat egiten ari da egun hauetan Kepa Junkerarekin batera. "Un viaje en el tiempo" izenburua duen proposamena bi musikarien arteko "elkarrizketa bat da", Malikianen esanetan.

"Nire bizitza guztiak biolinarekin harremana du. Ez diot hitz egiten, ezta berarekin lo egiten ere, baina nire lanerako instrumentua da", esan du Ara Malikian biolinistak ETB2ko "Entrada Libre" saioan.

Musikariaren aburuz, musikak eta arteak sentsibilizatzeko balio dute: "Gure musikak gure erroekin zerikusia dute, baina elkarrizketa pertsonen artean egin behar da, eta musika beti ulertzen da. Arteak eta musikak sentsibilizatu eta batu egiten gaituzte. Estatuburuak artistak balira, askoz hobeto ulertuko genuke elkar".

Egiten duen interpretazio berritzaileagatik ere da ezaguna Malikian: "Jotzen dudanean mugitzeagatik errieta egiten zidaten beti, baina nik ez nuen ulertzen, musika gorputzean sartzen zaizulako eta mugitu egiten zaituelako, emozionatu egiten zaitu. Ez dut koreografia bat egiten, musikak mugitzen nau".

Biolin-jotzailearen aburuz, "jarrera solemne eta handiusteak zale asko urrundu ditu, musika klasikoaz asko gozatu zezaketen asko. Musika klasikoak, beraz, berriro adiskidetu behar du".

Horrez gain, Libanoko musikariak zorte handia duela uste du: "Gauza bera egiten jarraitu nahi dut. Gustuko duzuna egiten bizitzea amets bat da, eta jotzen, bidaiatzen, lagunekin topatzen eta biolina jotzen hazten jarraitu nahi dut".

Albiste gehiago musika

Bulego taldea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bulego taldeak ez du Sonorica jaialdian joko

Castro Urdialeseko jaialdian jotzekoa zen taldea, uztailaren 18an, baina atzera egitea erabaki du Superstructi, KKR inbertsio funtsa atzean duen taldeari, baitagokio musika topagune hori.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bruce Springsteenek 40.000 zale bildu ditu Anoetako lehen emanaldian

Sasoi onean dagoela erakutsiz, Bruce Springsteenek txundituta utzi zituen bart Anoeta bete zuten 40.000 zaleak. Kritika politikorako baliatu zuen emanaldia, eta, Trumpi aipamena eginez, batasuna aldarrikatu zuen autoritarismoen aurrean. Asteartean beste hainbat zale bilduko ditu Anoetan eskainiko duen bigarren kontzertuan.  

antton valverde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hunkituta jaso du Antton Valverdek Adarra Saria

Antton Valverde musikari donostiarrak jaso du aurtengo Adarra saria Eneko Goia alkatearen eskutik. Euskal kantagintzari egindako ekarpena aitortu diote. Saria musika sortzen jarraitzeko bultzada handia dela esan du sortzaile donostiarrak. 

SAN SEBASTIÁN, 19/06/2025.- Bruce Springsteen a su llegada este jueves al hotel que se aloja en San Sebastián. El músico estadounidense regresa a San Sebastián, donde ofrecerá dos conciertos -el sábado y el martes-, en su única parada española de la gira 'Land of Hope and Dreams' (Tierra de esperanza y de sueños), que arrancó el 14 de mayo en Manchester.EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bruce Springsteen Donostian da jada

Bart Frankfurten kontzertua eskaini ondoren, Springsteen eta bere talde osoa Hondarribiko aireportura iritsi dira bi charter hegalditan. Dozenaka lagun zituen zain Donostiako Maria Cristina Hoteleko atean, datozen egunetan bere kuartel nagusia izango den hotelean. Bossek bi kontzertu eskainiko ditu Anoeta estadioan. Lehenengoa larunbatean izango da, 38.000 jarraitzaileren aurrean, eta bigarrena, berriz, asteartean, ekainaren 24an.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

50.000 musikazale espero ditu ateak ireki berri dituen Azkena Rock jaialdiak

Dinosaur Jr. estatubatuarrak izango dira osteguneko kartelburuak, eta The Damned britainiarren punka ere izango da entzungai.  Ostiralean, John Fogerty eta bi urteren ostean Azkenara itzuliko den Lucinda Williams izango dira izen nagusiak. Johnny Rotten Sex Pistols taldeko abeslari ohiak indarra jarriko du. Larunbatean, Manic Street Preachers talde ezagunak, The Flaming Lipsen psikodeliak eta The Hellacopters suediarren 30. urteurrenak emango diote amaiera 23. edizioari.

"Akelarre" dokumentalaren grabazioa Usurbilen
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akelarre musika taldea, pantailara

Bideografik durangar ekoiztetxea plaza taldearen 33 urteko historia biltzen duen dokumental bat grabatzen ari da. 2025eko udazkenean estreinatu nahi dute,

Gehiago kargatu