Silex harria zorroztuz datoz Oreka TX taldekoak
Oreka Tx taldearen disko berria entzungai izan da Donostiako San Telmo Museoan. Silex du izena euren hirugarren diskoak. Harrizko txalaparta erabiliz egin dute, eta Kalakan eta Alos Quartet laukotearen kolaborazioak izan dituzte zenbait kantatan.
Tentuz, mimoz egin dute aurkezpenerako prestaketa, eta sei urte behar izan dituzte hirugarrena ateratzeko. Oreka TX taldeak Silex izena jarri dio diskoari.
15 kanta berri biltzen ditu; aurkezpen ekitaldian jo dizkiguten "Ilargi lore ", "Baloreak" edo "Mari kanaki" barne. Ezaugarri bi aipagarri: txalapartan material berriak erabiltzen jarraitzen dute. Kostaldean bildu eta afinaturiko arbel-harriak, eta makila modura banbu kanabera bi. Diskoaren bigarren ezaugarria talde-lanean sortutako soinua dela adierazi dute. Silex harria zorroztuz eta afinatuz, txalapartari eta musikariak izan dira.
Silex diskoak abenduaren 11n estreinatuko den Herritmo ikuskizunaren kanta gehienak batzen ditu. Ikuskizunean, Kukairen dantza eta herri kiroletako soinuak sartuko dituzte. Zenbait kantutan, kolaborazio berezia izan dute: Kalakan hirukotea eta Alos Quartet laukoteko Xabier Zeberio.
Albiste gehiago musika
Bilbao BBK Live orroka hasi da
Raya Diplomática, Javier Calvo Los Javis zinemagile bikoteko kidearen punk taldea, izan da Bilbao BBK Live Bereziak hiriko kontzertuen zikloa irekitzeko arduraduna. Igande goizaldera arte, atertu gabe entzungo da musika Bilbon.
Kobetamendi dantzan hasiko da
Pulp britpop taldea buru dela, Kaytranadari, Ca7riel & Paco Amorosori eta Bicepi toki egingo die, besteak beste, lehenengo egunerako britainiar proposamen interesgarriz mukuru betetako kartelak: Michael Kiwanuka, English Teacher, Wunderhorse…
Gorka Urbizu Abbey Road estudio mitikoetan grabatzen hasi da: "Amets bat da edozein musikarirentzat"
Lekunberriko musikariak Londresko Abbey Road estudioetan bi kantu grabatuko ditu datozen egunetan. "Ez da soilik estudio bat, musikaren historiako izenik handienak pasa diren eraikin bat da", adierazi du Urbizuk hunkituta estudioen ateetan. Bere asmoa lan hau azaroan kaleratzea da, zuzeneko gira bukatuko duenean.
Kobetamendik 60 herrialdetako 100.000 musikazaletik gora hartuko ditu Bilbao BBK Live jaialdian
Alfonso Santiago Last Tourren zuzendariak azaldu duenez, Pulp, Kylie Minogue, Raye eta Bad Gyal buru dituen kartelak "geruza asko" ditu, "generoarekin, gizarte- eta hizkuntza-sentsibilitatearekin zerikusia dutenak".
"Harritzen zaituen eta etxera eramango duzun hori aurkitzeko daude jaialdiak"
Kobetamendi prest dago ostegun, ostiral eta larunbatean Bilbao BBK Live jaialdiaren hemeretzigarren edizioa hartzeko. Alfonso Santiago jaialdiaren zuzendariak berorren hainbat alderdi aletu dizkigu. (jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz)
EGOk bost kontzertu eskainiko ditu uztailaren 11tik 15era
Diego Martin-Etxebarria maisuaren batutapean, Jon Esnaola konpositoreak idatzitako ‘Luur’ obraren erabateko estreinaldia egingo dute Gasteizen, Azkoitian, Hondarribian, Bilbon eta Donostian.
Fin del Mundo, Hidrogenesse, Pinpilinpussies eta Mirua, Glad is the Day jaialdian
Doako jaialdiaren bederatzigarren edizioa abuztuaren 3an egingo dute Donostian, Cristina Enea parkean.
Bizkaiko Erromeria Eguna urriaren 4an ospatuko dute, Durangon
30 taldek baino gehiagok hartuko dute parte ospakizunaren lehen edizioan: Ibon Koteron eta Julen Begoña albokariak, Iker Alvarez eta Aitor Urkiza txistulariak, Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña trikitilariak, Zabaleta eta Motriku trikitilari historikoak, Aiko, Luhartz…
Dave Douglas Quartetek Getxoko jazz jaialdia itxi du
Estatubatuar tronpeta-jotzaileak bost eguneko egitarau oparoa itxi du bart, Muxikebarri antzokian.
Oasis oholtza gainean da berriro, 16 urteren buruan, eta munduko birari ekin dio Cardiffen eskainitako kontzertu supersoniko batekin
75.000 pertsona bildu ziren bart Principality Stadiumen "Oasis Live '25" izenburuko biraren lehen emanaldian. Gallagher anaiak sorbaldatik helduta iritsi ziren, eta eskuak altxatuz, jendaurrean modu sinbolikoan bakeak egin zituzten.