Josep Carreras opera eszenaratura itzuliko da Bilbon, 'El Juez'en
Arriaga Antzokiak opera garaikide baten mundu mailako estreinaldia hartuko du aurki: "El Juez (Los niños perdidos)" antzokiak berak eta Kupfer Kultur & Mediak ekoitzitako lana. Christian Kolonovits konposatzaile austriarrak idatzi du, eta Angelika Messnerrek egin du libretoa. Eszena zuzendaria Emilio Sagi da, eta eszenografiaren arduraduna Daniel Bianco. Musika zuzendaritzari dagokionez, David Gimenezen esku egongo da.
"El juez (Los niños perdidos)" operaren erabateko estreinaldia apirilaren 26an (larunbatean) izango da, 20:00etatik aurrera. Programatutako hiru emanalditik lehenengoa izango da hori; beste biak asteartean, apirilak 29, eta ostiralean, maiatzak 2, izango dira, ordu berean.
Opera honek zaleen jakin-mina piztu du: mundu osoko tenore hoberenetako baten, Josep Carreras katalanaren, itzulera izango da opera eszenaratura. Protagonista nagusia da, epailea.
Josep Carreras buru duen interprete taldea lehen mailakoa da: José Luis Sola, Sabina Puértolas, Carlo Colombara, Ana Ibarra, Itziar de Unda, María José Suárez, Manel Esteve, Alberto Núñez, Giorgi Meladze, José Manuel Díaz, Mikel Zabala eta Milagros Martín.
Horrez gain, opera lan handi horrek Coro Rossini taldearen eta galdutako haurren lana egingo duten Kantika Koraleko umeen ahots ederrak ere egongo dira entzungai. Soinuari epikotasun handiagoa emateko, BIOS Orkestrak musika ekarpen bikaina egingo du emanaldietan, zuzenean, betiere.
Gaur-gaurko gaia
"El juez (Los niños perdidos)" lanak erabateko gaurkotasun latza duen gertakaria erakusten du: 50eko hamarkadan Espainian izandako ume jaioberrien lapurretak, duela denbora gutxi kaleratu eta gaur egun epaitegietan ikertzen ari direnak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gatibuk sorpresaz beteriko emanaldi batekin ekin dio agur kontzertu sortari
Gernikako taldeak abenduaren 13an utziko ditu eszenatokiak, BECen eskainiko duen hirugarren kontzertuarekin, abenduaren 6koaren eta 12koaren ostean. ETB1ek zuzen-zuzenean emango du azken emanaldi hori.
Ruper Ordorika: “Kantuen bitartez antolatzen dut neure anabasa”
Oñatiar musikari erraldoiak, herri honen bizitza emozionalaren kronikari nekaezinak, Lurra ikutu barik diskoa (Elkar, 2025) argitaratu du, sasoi zail batean “hautatu gabe, gainetik, etorri zaizkidan gai batzuk” musikatzeko ariketa zirraragarria. Lan hori ontzeko ahaleginaz, sortzeaz, musikariekiko harremanaz, ikaran ari den mundu batean kokatzeko moduaz eta musikaren industriaz hitz egin dugu Ordorikarekin, Durangoko Azokaren atarian.
Gatibuk adin guztietako zaleak bildu ditu oholtzatik jaitsi aurretik
Gernikako talde ospetsuak amaiera borobila emango dio 25 urteko ibilbideari, asteburu honetan eta hurrengoan, BECen, 45.000 pertsona bilduta. “Agur esan barik” kontzertua eskainiko du ETB1ek abenduaren 13an, zuzenean, 21:00etatik aurrera.
2026an ez da Koba Live jaialdia egingo Abadiñon, erakundeek diru-laguntzak murriztu ondoren
Ohar batean, Sugaar musika elkarte antolatzaileak azaldu du Bizkaiko Aldundiak eta Abadiñoko Udalak diru-laguntzak murriztu izana dagoela erabakiaren atzean. Etena behin betikoa dela ere argitu du elkarteak, eta ez du baztertzen etorkizunean metal eta rock jaialdia berreskuratzea.
Zea Mays, euskara 30 urtez kantuz zabalduz
Bilboko Udalak, euskararen nazioarteko egunaren ospakizunaren barruan, Zea Mays taldea omendu du euskarari egindako ekarpen handiagatik. Esker onez eta hunkituta jaso dute, eta azpimarratu dute 30 urte gehiagoz euskaraz abesten ibiliko direla, munduan zehar.
ETS taldeak disko berriaren aurrerapen festa egin du, 8.000 lagunen aurrean
En Tol Sarmiento musika taldeak "Konkista" deituriko disko berria aurkeztuko du ostiralean, Durangoko Azokan. Hala ere, igande honetan entzunaldi festa egin du 8.000 lagunen aurrean, eta abesti berriak zuzenean jo ere egin dituzte.
Delirium Tremens taldearen azken kontzertua
Rock munduko euskal talde mitikoak azken kontzertua eman du bart Bilbon, Zarama, Zea Mays, Jotakie eta Baldin Bada taldeetako kideekin batera. Argitaratutako lau diskoetako abestiak ekarri dituzte gogora bertan.
BOSek umeentzako bi kontzertu egingo ditu Basurtuko Ospitalean
Bilbao Orkestra Sinfonikoko interpreteak Bilboko ospitale horretako Neonatologia Unitatean eta Pediatria Zerbitzuan arituko dira.
Hertzainak taldeko hiru kidek Elkar auzitara eraman dute, diskoetxeak taldearen eskubide digitalak urratu dituelakoan
EITBk jakin duenez, musika taldeko hiru kidek (Josu Zabala, Luis Javier Saiz 'Txanpi' eta Enrique Saenz 'Kike') diskoetxeari leporatzen diote taldearen eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatu izana. Garik ez du bat egin salaketarekin.
Jimmy Cliff reggaearen mitoa zendu da
James Chambers izenez jaioa, jamaikar musikaria "Sittin' in Limbo", "King of kings", "Vietnam", "You Can Get It If You Really Want" eta "Many Rivers to Cross" kantuengatik zen ezaguna, besteak beste. The harder they come filmeko protagonista ere izan zen Cliff. Irudietan, Donostiako 2015eko Jazzaldian egin zuen kontzertua. 81 urte zituela zendu da.