Zurrumurruak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Brian Johnson AC/DCko abeslariak taldea desegingo dela gezurtatu du

The Telegraph egunkariari elkarrizketa eskaini dio eta, esan duenez, maiatzean Vancouverren biltzeko asmoa dute, disko berria prestatzeko.
AC/DC BECen. Argazkia: EiTB
AC/DC BECen. Argazkia: EiTB

Brian Johnson AC/DCko abeslariak taldea desegingo dela dioten zurrumurruei aurre egin die The Telegraph egunkari britainiarran egindako elkarrizketa batean. Esan duenez, maiatzean Vancouverren biltzeko asmoa dute disko berria prestatzeko. "Maiatzean Vancouverren bilduko gara. Gitarrak hartuko ditugu, ideia eta melodia batzuk joko ditugu. Zerbaitek funtzionatzen badu, grabatuko dugu", azaldu du.

Hala eta guztiz ere, Jonsonek konfirmatu du taldekideren bat (izenik aipatu gabe, baina Malcolm Youngi buruz ari dela dirudi) osasun arazoak izan dituela, baina ezeztatu du hori AC/DCren amaiera litzatekeela.

"Ez dut etorkizunari buruz hitz egin nahi. Gutako bat gaixo dago, baina ez dut horri buruz hitz egin nahi. Tipo harroa eta isila da. Azken 35 urteetan lagunak izan gara eta asko kezkatzen naiz berarengatik", adierazi du.

Taldearen 40. urteurrena dela eta bira egiteko asmoa dute, duela aste batzuk Johnson berak jakinarazi zuenez. Horren harira, zera adierazi du: "Agur esateko modu ezinhobea litzateke". "Gustura egingo genuke, baina dena airean dago", azaldu du.

Horrela, Brian Johnsonek aurre egin die azken egunotan Australiako hedabideetan argitaratu diren zurrumurruei: horien arabera, taldeak agur esango luke Malcolm Youngen osasun arazoak direla medio.

Zure interesekoa izan daiteke

La fiebre del k-pop llega también a Euskal Herria: "Esto es solo la punta del iceberg, y aún nos queda mucho por recibir"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

K-poparen sukarraldia Euskal Herrian da: "Hau izozmendiaren tontorra baino ez da, eta oraindik asko dago etortzeko"

KPop Demon Hunters filmak eta bertako "Golden" kanta arrakastatsuak Korea lerroburuetara eraman dute beste behin. Musika, estetika, marketina... K-popa bizimodu bat da askorentzat. Euskal Herrian musika estilo horrek duen zabalkundeaz mintzatu gara Ibon Fernandez Gazteako esatariarekin, Laura Satire k-pop abeslariarekin eta Ruben Arbide k-pop dantza lehiaketetako aurkezlearekin.

Gehiago ikusi