Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jul, RIPeko gitarrista hil da kontzertua ematen ari zenean

Ezbeharra atzo izan zen Bergarako Gaztetxean. Jul Bolinaga The Potes taldearekin kontzertua ematen ari zen.
RIP
RIP

Jul Bolinaga RIP taldeko sortzailea eta gitarrista hil da, The Potes taldearekin Bergarako Gaztetxean kontzertua ematen ari zela. Ezbeharra atzo, larunbatean, arratsaldean izan zen.

The Potes taldearekin ari zen Bolinaga emanaldia ematen, eta ‘Condenado’ abestian gitarra-jotzailea zerraldo erori zen eszenatokian.

Larrialdi zerbitzuak berehala heldu ziren Gaztetxera, lekukoen arabera, baina ezin izan zuten ezer egin eta bertan hil zen Jul Bolinaga. Epaileak gaueko hamaikak aldera egiaztatu zuen heriotza. Bolinagaren gorpua Donostiako Institutu Anatomikora eraman zuten eta autopsia egingo diote.

Jul Bolinaga The Potes taldean ari zen egun, eta Txapa irratiaren 30. urtemuga eskaintzen ari zela hil da.

Zure interesekoa izan daiteke

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X