Flamenkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Flamenco on Fire jaialdiak gaueko egitarau osagarria izango du

Abuztuan Iruñean egingo duten jaialdiaren bigarren edizioan, Jorge Pardo, Estrella Morente eta Carmen Linares egongo dira, besteak beste.
Jazzaldia 2013 EFE Jorge Pardo
Jazzaldia 2013 EFE Jorge Pardo

Flamenco on Fire Iruñeko flamenko jaialdiaren bigarren edizioan, gaueko kontzertuen zikloa egingo dute, antolatzaileek gaur iragarri dutenez. Ikuskizun sorta horretan, besteak beste, Farruquito eta Juan eta Josemi Carmona arituko dira.

Ikuskizunok Tres Reyes Iruñeko hotelean paratuko duten agertoki batean gauzatuko dituzte. Lehen egunean, abuztuaren 26an, Farruquito eta Juan Ramirez eta Ivan Vargas dantzariak izango dira, 23:30etik aurrera; hilaren 28an, Josemi Carmona, Javier Colina eta Bandolera; eta hilaren 30ean, Juan Carmona, Saul Quiros eta Enrique Morente.

Jorge Pardo, Carmen Linares, Estrella Morente…

Abuztuaren 22tik 30era, Sabicas flamenkoaren maisuaren jaiotiriak Flamenco on Fire hartuko du, eta, bertako egitarauan, estilo horretako izen handienetako batzuk ageri dira: Remedios Amaya (‘Del corazon al aire’ estreinatuko du); Carmen Linares, Jorge Pardok, Toni Di Geraldok eta Carles Benaventek lagunduta; Manuel Carrasco eta Antonio Canales; Dorantes eta Marina Heredia; eta Espainiako Ballet Nazionala.

Halaber, Farruquito, Maria Juncal, Jorge Pardo eta Estrella Morente ere igaroko dira nafar hiriburutik bederatzi egun horietan. Azken horrek “El amor brujo” Manuel de Fallaren lana taularatuko du, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren laguntzaz, idatzi zenetik 100 urtera

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa kontzertu horretarako entsegua egin du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Lorca eta Falla batuko ditu Nafarroako Unibertsitateko Museoan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Manuel de Falla konpositorea eta Federico García Lorca poeta batuko ditu De lo local a lo universal kontzertuan, otsailaren 5ean, Nafarroako Unibertsitateko Museoan (MUN). Musika proposamena Fallaren jaiotzaren 150. urteurrenarekin bat dator, eta XX. mendeko abangoardiak aztertzen ditu. Ignacio García-Vidalek zuzendutako entsegua bisitatu dugu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X