Irun Rock jaialdiak gaur zabalduko ditu ateak
Indartsu dator Irun Rock jaialdiaren edizio berria. Gaur, 20:00etan emango diote hasiera aipatu festibalari, eta Havoc, Correos eta Rural Zomnies dira ordu horretatik aurrera agertokira aterako diren lehendabiziko taldeak. Horien guztien zuzenekoak doakoak izango dira, San Joan plazan.
Era berean, larunbatean, 13:00etatik aurrera, leku berean egongo diren emanaldietarako ere, publikoak ez du sarrerarik beharko; bai, ordea, Ficobako kontzertuetarako.
Hala, larunbat eguerdian Smoke Idols eta Los Bracco arituko dira plazan. Ficoban, berriz, Siniestro Total, Nacho Vegas, El Columpio Asesino, Guadalupe Plata, La M.O.D.A eta Bullet Proof Lovers taldeen musika nagusituko da.
Bukatzeko, igandean Calle Beatek bere kanturik ezagunenak taularatuko ditu.
Sarrerak
Eskuragarri daude jada sarrerak Irun Rock jaialdiaren webgune ofizialean. Gainera, Gaztean sarrerak zozkatuko ditugu, dohainik joan nahi duten guztien artean.
Albiste gehiago musika
Zuzenduko duen azken Jazzaldia izan liteke aurtengoa Miguel Martinentzat, eta oraingo, iraganeko eta etorkizuneko jaialdiez aritu gara berarekin
60 Jazzalditatik 48tan aritu da lanean Miguel Martin. Aurtengoa zuzentzen duen azkena izango da beharbada. Ia bost hamarkadak askorako eman dute eta oroitzapen asko ditu gordeak, gehienak onak. Hari esker Donostian ikusi eta entzun ahal izan dira azken urteotan mundu mailako Jazz panoramako izarrik handienak.
Piano-afinatzailea, Gasteizko Jazzaldian beharrezkoa bezain ezezaguna den figura
Luis Padillak 30 urte baino gehiago daramatza pianoak afinatzen. Soinu proba bakoitzaren aurretik, Luis bere tresnekin joaten da instrumentua prest jartzera. Bere helburua ñabarduren sentsibilitatearen eta indarraren arteko oreka bilatzea da.
Donostiako Jazzaldiari begira, San Telmo Museoan
1966tik, Donostiako Jazzaldiaren lehen ediziotik, 2024ra bitartean jaialdiko kontzertuetan egindako 200 argazki erakusten ditu Laborategia aretoan ikusgai dagoen bildumak. Lolo Vasco Jazzaldiko egungo argazkilariak komisariatu du. (Musika: Marco Mezquida, "Tornado").
2025eko Bilbao BBK Live jaialdia: lehen aldiz, bisitarien batez besteko adina jaitsi da
115 000 pertsona baino gehiago bildu ditu hiru egunetan aurtengo edizioak, eta horietako askorentzat lehen aldia zen. 2026ko Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 9, 10 eta 11n ospatuko da.
Jazza Parkean, 12 orduz etenik gabeko emanaldiak Gasteizko Prado parkean
Gasteizen, datorren astean hasiko dena Jazzaldia da. Horren atariko, musika herritarrei hurbiltzeko ekimena antolatu du EITBk, Prado parkean.
Bilbon barrena kontzertuak entzunez ari dira motorrak berotzen melomanoak
BBK LIVE jaialdia azken egunetara iristen ari da. Hala ere, larunbatean kontzertuak eskaini dituzte Bilbon barrena, melomanoek motorrak berotu ditzaten.
Bad Gyalen reggaetoi doinuek Bilbao BBK Live jaialdia bete dute
Ekaitzaren ondorioz, Kataluniako abeslaria 20 minutuko atzerapenarekin azaldu da oholtza gainean, baina dena dela, kontzerturik jendetsuenetako bat izan da.
Kneecap taldearen kontzertua, Palestinaren aldeko aldarri bihurtuta
Palestinari elkartasuna adierazteko emanaldi sendoa eskaini du Ipar Irlandako hirukoteak Bilbao BBK Live jaialdiko agertokian.
Euri jasak, haize eta trumoiekin batera, BBK Liveko gaueko programazioa lausotu du, Amaia eta Rayeren emanaldiak zapuztuz
Jaialdiaren azken egunean, Kylie Minogue australiarra izango da oholtza gainean, baita Carolina Durante, Nathy Peluso eta Damiano David ere.
Kylie Minogue, Nathy Peluso, Damiano David eta Fat Dog, Kobetamendiko festa burutzeko
Bilbao BBK Livek aurtengo edizioko azken gaualdia du gaurkoa. Malko, Amateur, Janus Lester, Viva Belgrado, Sparks eta Carolina Durante ere ageri dira gaurko kartelean.