Guitar Gods Festival
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barakaldar bat, gitarraren olinpoan

Robert R. Rodrigo bizkaitar gitarrista trebeak Guitar Gods Yngwie Malmsteen mitikoak antolatzen duen jaialdiko gitarrista lehiaketako finalean parte hartuko du gaur, Miamin.
Robert Rodrigo

Robert R. Rodrigo gitarra elektrikoaren maisua gitarraren jainkoa izateko lehiatuko da gaur Miamin, Guitar Gods jaialdian. Bakarka zein Airless taldean eginiko ibilbideagatik da ezagun barakaldarra.

Zazpi lehiakide izango ditu aurrean Rodrigok, Yngwie Malmsteen musikari mitikoak eta haren emazteak antolatzen duten jaialdiko gitarrista lehiaketako finalean. Hartara, irabazlearentzako saria irabaz lezake: topaldiaren babesleek emaniko materiala, eta Axes & Anchors itsas bidaia musikala egiten duen itsasontzian joan eta bertan erakustaldi bat emateko eskubidea. Ohorezko bidaideak izango ditu ontzian, hala nola Zakk Wylde, Marty Friedman, Bumblefoot, Gilby Clarke eta sei hariko instrumentuaren beste zenbait maisu.

Robert Rodrigo Miami

Robert Rodrigo, Miamira heltzean

Halaber, gaur Floridan hasiko den jaialdian, lehiaketaz gain, Yngwie Malmsteen, Steve Vai, Nicko McBrain Iron Maideneko bateria eta Ozzy Osbourne eta Quiet Riot taldeekin aritutako hainbat musikariren emanaldiak izango dira.

Airless Airless bizkaitar gitarrista buru duen taldeak “Make it right” EPa aurkeztu berri du 2016. urtea heltzearekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

Neomak taldea
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Neomak: "Beldurrek eragiten dizkiguten zalantzei abestu diegu"

Euskal folklorea eta elektronika uztartzen dituen proiektua laukote bilakatuta dator "Lazturak orbain" bigarren diskoa aurkezteko. Alaitzek, Garazik, Iratik eta Leirek, nolanahi den, Etxahun Urkizu (bateria) eta Eider Villalba (teklatua eta ahotsak) musikarien laguntza izango dute zuzenekoetan.  "Orbainak ezkutatu beharrean, erakutsi nahi izan ditugu", esan diote Asier Otegui kazetariari "Egun On" saioan, "eraldaketa agerian utzi; indargune direla azpimarratuz, ahultasun gisa hartu beharrean, hausturak eta konponketak historiaren parte baitira".

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Kanthoria eta Auto-tunea", euskarazko musikaren historia entzungai eta ikusgai, Bilbon

Azaroaren 6tik abenduaren 4ra, Bilboko Abando Udaltegiak "Kanthoria eta Auto-tunea" Musika Bulegoak paratutako erakusketa hartuko du. Xabier Erkizia ikertzaile eta soinu-sortzaileak komisariatu du erakusketa, eta bidaia bat proposatzen du ahozko tradizioan jasotako lehen kantuetatik hasi eta musika sortzeko forma hibrido eta digital berrietara arte. Erakusketak material dokumentalak, irudiak eta entzuteko gailuak konbinatzen ditu.  Musika; Bereterretxeren khantoria (Kalakan + Euskadiko Orkestra), Bertso Hop (Negu Gorriak), Tesla bat sutan (Merina Gris + Gorka Urbizu).  

Gehiago kargatu
Publizitatea
X