Martxoaren 13ra arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igandean abiatuko da Gernikako Lekuek jaialdia

Martxoaren 6tik 13ra egingo dute jaialdia. Sex Museum, Hamlet, Anari eta Rural Zombies dira 2016ko ediziora gonbidatu dituzten taldeetako batzuk.
rural zombies. argazkia: ritmonet
rural zombies. argazkia: ritmonet

Gernikako Lekuek jaialdiak edizio berri bat egingo du, ostiraletik aurrera. Dagoeneko iragarri dituzte han arituko diren taldeen izenak, eta asaldi aurkeztu zuten kartela.

LEKUEK JAIALDIA 2016

Talde entzutetsuak igoko dira agertoki gainera, eta kontzertuak ez ezik, proiekzioak, erakusketak eta tailerrak antolatuko dituzte.

Hala, iragarritakoaren arabera, Sex Museum, Hamlet, Anari eta Aguxtin Alkhat dira 2016ko ediziora gonbidatu dituzten talde eta artistetako batzuk, baina askoz ere gehiago arituko dira: Audience, Rural Zombies, Jimmy Barnatán & The Cocooners, Perlak, Javi  Pez, The Capaces eta The Allnighters, kasu.

Esan bezala, 2016ko ostiraletik aurrera egingo dute jaialdia; martxoaren 13ra arte, hain zuzen ere.

Jaialdiaren webgune ofizialean aurkituko duzue informazio gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X