Heldu da Bruce Springsteenen eguna
Euskal publikoak Bruce Springsteenekin hitzordua du gaur, bosgarrenez. New Jerseyko musikariak kontzertua emango du gaur Anoetan, “The River Tour” biraren barruan. 1980ko diskoa izango da, beraz, protagonista kantu zerrendan, baina, aurreikuspenen arabera, gaurko kontzertuan ez du osorik joko.
AEBn hala egin bazuen ere –“The River” hasi eta buka jo zuen bertako kontzertuetan–, Europako kontzertuetan, batek daki zergatik, disko horretako kantuak eta bere ibilbide osoko kantuak tartekatuko ditu, Bartzelonan joan den ostegunean bira abiatzeko eman zuen emanaldian erakutsi zuenez; Kataluniako hiriburuan, hiru ordu eta erdiz jo zuen.
“Twist and shout”ek itxi zuen kontzertua Camp Noun, “Bandlands”, “No surrender”, “The ties that blind”, “Out in the street”, “The river”, “Atlantic City”, “The rising”, “Born in the USA”, “Dancin in the dark” eta beste hamaika klasikoren ostean. Prince ere hartu zuen gogoan Springsteenek, “Purple rain” joz.
Joateko gogoa duenak, badu oraindik sarrerak erosteko modua, txartel batzuk gelditzen baitira salgai, 86 eta 88 euroan. Hori bai, gehienez, sei sarrera eros ditzake erosle bakoitzak.
Estadioko ateak 18:00etan irekiko dituzte, eta antolatzaileek garaiz iristea aholkatu diete bertaratuko direnei; izan ere, segurtasun neurri zorrotzak ezarriko dituzte sarbideetan.
Bestalde, Lurraldebus, DBUS eta Euskotren konpainiek autobusen zerbitzu publikoa indartuko dute gauean, The Boss-en kontzerturako, eta, Anoeta inguruan auto pilaketak ekiditeko, aparkaleku bereziak izango dira Miramongo parke teknologikoaren inguruan. Aparkaleku hauetatik Anoetara iristeko, DBUSek autobus linea berezi bat jarriko du.
ko du. ko du.Zure interesekoa izan daiteke
Ruper Ordorika: “Kantuen bitartez antolatzen dut neure anabasa”
Oñatiar musikari erraldoiak, herri honen bizitza emozionalaren kronikari nekaezinak, Lurra ikutu barik diskoa (Elkar, 2025) argitaratu du, sasoi zail batean “hautatu gabe, gainetik, etorri zaizkidan gai batzuk” musikatzeko ariketa zirraragarria. Lan hori ontzeko ahaleginaz, sortzeaz, musikariekiko harremanaz, ikaran ari den mundu batean kokatzeko moduaz eta musikaren industriaz hitz egin dugu Ordorikarekin, Durangoko Azokaren atarian.
Gatibuk adin guztietako zaleak bildu ditu oholtzatik jaitsi aurretik
Gernikako talde ospetsuak amaiera borobila emango dio 25 urteko ibilbideari, asteburu honetan eta hurrengoan, BECen, 45.000 pertsona bilduta. “Agur esan barik” kontzertua eskainiko du ETB1ek abenduaren 13an, zuzenean, 21:00etatik aurrera.
2026an ez da Koba Live jaialdia egingo Abadiñon, erakundeek diru-laguntzak murriztu ondoren
Ohar batean, Sugaar musika elkarte antolatzaileak azaldu du Bizkaiko Aldundiak eta Abadiñoko Udalak diru-laguntzak murriztu izana dagoela erabakiaren atzean. Etena behin betikoa dela ere argitu du elkarteak, eta ez du baztertzen etorkizunean metal eta rock jaialdia berreskuratzea.
Zea Mays, euskara 30 urtez kantuz zabalduz
Bilboko Udalak, euskararen nazioarteko egunaren ospakizunaren barruan, Zea Mays taldea omendu du euskarari egindako ekarpen handiagatik. Esker onez eta hunkituta jaso dute, eta azpimarratu dute 30 urte gehiagoz euskaraz abesten ibiliko direla, munduan zehar.
ETS taldeak disko berriaren aurrerapen festa egin du, 8.000 lagunen aurrean
En Tol Sarmiento musika taldeak "Konkista" deituriko disko berria aurkeztuko du ostiralean, Durangoko Azokan. Hala ere, igande honetan entzunaldi festa egin du 8.000 lagunen aurrean, eta abesti berriak zuzenean jo ere egin dituzte.
Delirium Tremens taldearen azken kontzertua
Rock munduko euskal talde mitikoak azken kontzertua eman du bart Bilbon, Zarama, Zea Mays, Jotakie eta Baldin Bada taldeetako kideekin batera. Argitaratutako lau diskoetako abestiak ekarri dituzte gogora bertan.
BOSek umeentzako bi kontzertu egingo ditu Basurtuko Ospitalean
Bilbao Orkestra Sinfonikoko interpreteak Bilboko ospitale horretako Neonatologia Unitatean eta Pediatria Zerbitzuan arituko dira.
Hertzainak taldeko hiru kidek Elkar auzitara eraman dute, diskoetxeak taldearen eskubide digitalak urratu dituelakoan
EITBk jakin duenez, musika taldeko hiru kidek (Josu Zabala, Luis Javier Saiz 'Txanpi' eta Enrique Saenz 'Kike') diskoetxeari leporatzen diote taldearen eskubide digitalak kontraturik gabe kudeatu izana. Garik ez du bat egin salaketarekin.
Jimmy Cliff reggaearen mitoa zendu da
James Chambers izenez jaioa, jamaikar musikaria "Sittin' in Limbo", "King of kings", "Vietnam", "You Can Get It If You Really Want" eta "Many Rivers to Cross" kantuengatik zen ezaguna, besteak beste. The harder they come filmeko protagonista ere izan zen Cliff. Irudietan, Donostiako 2015eko Jazzaldian egin zuen kontzertua. 81 urte zituela zendu da.
Sara Zozayak 'Elurra' aurkeztu du, aurrera jarraitzeko kemena nabarmentzen duen bideoklipa
Donostiar artista honen aitak 1992an Gasherbrumera (Himalaia mendilerroa, Pakistan) abiatu zuen "Lau Haizeta" espedizioan oinarritutako lana da. Bidaia hartako irudiekin, paralelismo ederra egiten du alpinismoaren gogortasunaren eta Zozayaren bizipenen artean, beldurra gainditzeko ausardia islatuz.