Urtarrilen 9ra arte
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Enjoy Festsek Pop Up Store denda ireki du Bilbon

Aldi baterako zabaldu duten denda horretan, Euskal Herriko zenbait musika jaialdietarako sarrerak eros daitezke, banaketa gasturik gabe.
Pop up store
Pop up store

Abenduaren 23an ireki zituen ateak, Bilbo erdialdean (Gran Via 30), Pop Up Store dendak, eta urtarrilaren 9ra arte egongo da zabalik (astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 20:00etara). Han, besteak beste, Bilbao BBK Live (110 euro), Azkena Rock Festival (90 euro), Donostia Kutxa Kultur Festibala (30 euro) eta BIME Live (45 euro) jaialdietarako bonuak daude salgai, banaketa gasturik gabe.

Halaber, ARF eta Bilbao BBK Live 'Christmas Edition' produktu-sortak daude salgai bertan. Lehenak, besteak beste, tragoxketarako kit bat, kamiseta bat eta bildumazaleentzako bonu berezia biltzen ditu. Bigarrenak, berriz, Ricardo Cavolok diseinatutako izerditakoa, katilu bat, betaurreko batzuk, slipmat bat eta beste hainbat opari jasotzen ditu.

Enjoy Festsek irekitako dendan, State Champsen eta Guns N' Rosesen kontzertuetarako sarrerak ere eskura daitezke, eta edozein jaialdi zein kontzertutarako sarrerak erosterakoan Bizkaiko Kultur Txartela (B motakoa) erabil daiteke.

Gainera, erosle guztiak zozketa batean sartuko dira, eta erosketa egiterakoan sariak izango dituzte horietako askok: meet & greetak edo Bilbao BBK Liverako garraio esklusiboa, esaterako.

Zure interesekoa izan daiteke

Neomak taldea
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Neomak: "Beldurrek eragiten dizkiguten zalantzei abestu diegu"

Euskal folklorea eta elektronika uztartzen dituen proiektua laukote bilakatuta dator "Lazturak orbain" bigarren diskoa aurkezteko. Alaitzek, Garazik, Iratik eta Leirek, nolanahi den, Etxahun Urkizu (bateria) eta Eider Villalba (teklatua eta ahotsak) musikarien laguntza izango dute zuzenekoetan.  "Orbainak ezkutatu beharrean, erakutsi nahi izan ditugu", esan diote Asier Otegui kazetariari "Egun On" saioan, "eraldaketa agerian utzi; indargune direla azpimarratuz, ahultasun gisa hartu beharrean, hausturak eta konponketak historiaren parte baitira".

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Kanthoria eta Auto-tunea", euskarazko musikaren historia entzungai eta ikusgai, Bilbon

Azaroaren 6tik abenduaren 4ra, Bilboko Abando Udaltegiak "Kanthoria eta Auto-tunea" Musika Bulegoak paratutako erakusketa hartuko du. Xabier Erkizia ikertzaile eta soinu-sortzaileak komisariatu du erakusketa, eta bidaia bat proposatzen du ahozko tradizioan jasotako lehen kantuetatik hasi eta musika sortzeko forma hibrido eta digital berrietara arte. Erakusketak material dokumentalak, irudiak eta entzuteko gailuak konbinatzen ditu.  Musika; Bereterretxeren khantoria (Kalakan + Euskadiko Orkestra), Bertso Hop (Negu Gorriak), Tesla bat sutan (Merina Gris + Gorka Urbizu).  

Gehiago kargatu
Publizitatea
X