Irailak 15-16
Gorde
Kendu nire zerrendatik

The Drums, Kutxa Kultur Festibalean

Brooklyngo The Drums taldea Donostiako Hipodromoko jaialdian izango da. Besteak beste, Zea Mays, Love of Lesbian, Jeremy Jay eta The Hives ere arituko dira bertan.
the drums
the drums

Kutxa Kultur Festibaleko kartelak talde berri bat du. Brooklyngo The Drums taldea kartelean aurretik zeuden The Divine Comedy, Hercules & Love Affair, Kokoshca eta Zea Mays taldeei batuko zaie.

Aurtengo Kutxa Kultur Festibala irailaren 15ean eta 16an ospatuko da Donostiako Hipodromoan.

The Drumsen lan berriaren izena 'Abysmalk Thoughts' da, eta ekainaren 16an aurkeztuko da, Anti Records diskoetxearekin akordioa sinatu ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

azken kontzertua Donostiako Victoria Eugenia antzokian. último concierto en el Teatro Victoria Eugenia de Donostia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X