Fantan Mojah & Jahvolution, Txapel Reggae jaialdian
1990.ean hasi zen Armintzako reggae jaialdiak hainbat hizkuntza eta kulturatako artistak aurkeztuko ditu aurtengo edizioan, uztailaren 13an.
Fantan Mojah jamaikar artistak eta Jahvolution herbeheretar musikariek eskainiko dute gaueko emanaldi nagusia, eta, gainera, Un Rojo Reggae Band kostaricar big banda High Paw galiziarra eta Elephants Yard taldea eta Deskarats kataluniarrak arituko dira, baita Suaia eta Ama Rebel taldeak ere.
Gaueko kontzertu horien aurretik, baina, Dub Stage agertokian, Armintzekaldeko skate-parkaren ondoan, zuzeneko MC saioak egongo dira: Weepah, Ziribulio Kolektiboa eta Pantx Records artistak eta Ziztada eta Raperu, Santa & Vega, Laize, Aiala e Lyrikan eta Endika Lahaine i Rufoh MC-ak, Bass Herriko kideek lagunduta.
ARMINTZA TXAPEL REGGAE 2019 | Uztailak 13
Armintzako portua, Lemoiz, Bizkaia
BIOBIZZ PORTUA STAGE 23.30h.
Fantan Mojah & Jahvolution Band (JAM / NLD)
Un Rojo Reggae Band (CRI)
High Paw e Elephants Yard (GAL)
Deskarats (CAT)
Suaia eta Ama Rebel (EH)
DUB STAGE 16.00h.
Ziztada eta Raperu
Santa & Vega
Laize
Aiala e Lyrikan
Endika Lahaine i Rufoh
BACKED BY
BassHerri
Weepah
Ziribulio kolektiboa
Pantx Records
POWERED BY
King Burning Sound System
Zure interesekoa izan daiteke
Señeak egonaldiak musika gerturatuko die gazteei
Señeak Bizkaia Rock Kanpusak "lehen mailako euskal artistekin" ikasteko aukera eskaintzen die 14 eta 17 urte bitarteko gazteei.
Kneecap taldea Bilbora itzuliko da, ekainean
Bilbao BBK Live jaialdiaren iazko edizioan jo eta gero, Belfasteko hirukoteak “Fenian” disko berria aurkeztuko du oraingoan, Santana 27 aretoan, ekainaren 8an.
Pepo Márquez: “Jada ez dago kontsumo kultural kaltegaberik”
“Antineutral” saiakeran, musikari eta musika industriako profesionalak musika lurralde neutrala izan ote daitekeen galdetzen dio bere buruari (spoilerra, ez), eta inbertsio funtsek, joko eremu horretan sartuta, hankaz gora jarri duten industriaren zentzu kulturalean sakontzen du.
Izaro abenduan itzuliko da, disko berriarekin
Mallabiar kantariak “Arkitektura” disko berria kaleratuko duela iragarri du. 2027ko urtarrilean aurkeztuko du lan hori zuzenean, Irunen.
Arriagak ireki eta Fallak itxiko du Musika-Música jaialdia
Bilboko jaialdiaren 25. edizioa Arriagan hasi, eta Euskalduna jauregian egingo da martxoaren 6, 7 eta 8an.
Baga Bigak 20 urte bete ditu, euskal musikagintzaren ikur bilakatuta
Euskal taldeak eta artistak kudeatzeaz arduratzen dira Baga Bigan, eta horien estrategia lantzen dute: kontzertuak, grabazioak... Urteurrena ospatzeko, Baga Bigak kontzertu berezia antolatu du gaur, larunbata, Euskaldunan, beraiekin aritu diren talde eta artista askorekin elkarlanean.
“Rosas” La Oreja de Van Goghen kantuak mila milioi entzunaldiko marka gainditu du Spotifyn
Donostiako taldearen kantua “Let It Be”, “Imagine”, “Knockin’ On Heavens Door” edo “Like a Prayer” baino gehiago entzun da plataforma horretan.
Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"
Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Lorca eta Falla batuko ditu Nafarroako Unibertsitateko Museoan
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Manuel de Falla konpositorea eta Federico García Lorca poeta batuko ditu De lo local a lo universal kontzertuan, otsailaren 5ean, Nafarroako Unibertsitateko Museoan (MUN). Musika proposamena Fallaren jaiotzaren 150. urteurrenarekin bat dator, eta XX. mendeko abangoardiak aztertzen ditu. Ignacio García-Vidalek zuzendutako entsegua bisitatu dugu.
Bad Bunnyk historia egin du Grammy sarietan, eta ICEren aurkako aldarria egin du: "Ez gara basatiak, gizakiak gara, eta amerikarrak"
Bad Bunny abeslari puertorricarrak ICEren ekintzak gaitzetsi ditu Grammy saria jasotzean: "Jainkoari eskerrak eman aurretik, ICE kanpora esango dut". Billie Eilishen hitzaldia ere argia eta zuzena izan da: “Inor ez da ilegala lapurtutako lurraldean”. Beste batzuek ere salatu zuten Trumpek migratzaileekin eta horren kontra protestatzen ari direnekin duen jokabidea.