Uztailak 25-28
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hitzordu musikal bikoitza Bermeon, aste honetan

Wave Rave (Crystal Fighters, Belako…) eta Bay of Biscay, Mundaka Festival zena (Rufus Wainwright, Backyard Babies…), jaialdiek musikaz jantziko dute Bermeon uztailaren 25etik 28ra.
Backyard Babies
Backyard Babies taldeak larunbatean joko du Bay of Biscay jaialdian

Orain arte Mundaka Festival izenburupean ospatutako jaialdiaren bosgarren edizioa uztailaren 26tik 28ra egingo dute, berritasunez gainezka. Lehenik eta behin, izena aldatu dute (Bay of Biscay da orain), eta, bigarrenik, Bermeon izango da, Areatzatxu hondartzaren gaineko talaia batean, Mundaka utzita.Gainera, aurten, atariko gisa, Wave Rave jaia ospatuko dute bezperan, uztailaren 25ean, Crystal Fightersek antolatuta. Britainiar taldeak berak hartuko du parte jaialdi horretan, “Gaia & Friends” laugarren diskoa aurkezten, eta horiekin batera egongo dira Belako, Hinds, Niña Coyote eta Chico Tornado, Maren eta Marfox eta Bad Gyalen DJ saioak.19:00etan irekiko dituzte ateak, Marenen emanaldia hasi baino hogei minutu lehenago, eta gero etorriko dira Niña Coyote eta Chico Tornado (20:00), Hinds (21:00), Belako (22:15) eta Crystal Fighters (23:45). Wave Rave jaialdirako sarrerak salgai daude jada (43,6 euro), baita txartela Bay of Biscayrako bonuarekin batera erosteko aukera ere.Bay of BiscayBay of Biscay bera ostiralean abiatuko da, uztailaren 26an, eta lehen jardunaldiko kartelean ageri dira Dekot, Ángel Stanich, Mon Laferte (22:00), Caravan Palace, Fuel Fandango (01:30) eta Anita Parker.Biharamunean, Rufus Wainwrighten (21:45) eta Backyard Babies (01:30) suediarren txanda izango da, jaialdiko bi kartelburuena, eta Tarquek joko du bien artean, bakarkako bere disko rockeroa aurkezten. Gainera, The Mani-las, James Room & The Weird Antiqua eta Lemy River taldeek ere joko dute bigarren jardunaldi horretan.Jaialdiaren azken jardunaldia, igandekoa, Lamera parkean egingo dute, Bermeon, eta doakoa izango da. Zona Cerok, Sex Museumek eta The Bronsonek joko dute.Bestalde, beste jarduera batzuk ere eskainiko ditu jaialdiak, hala nola dastatze saio gastronomikoak eta umeentzako jolasak. Bilbo eta Bermeo arteko autobus zerbitzua ere eskainiko dute antolatzaileek.

Zure interesekoa izan daiteke

La fiebre del k-pop llega también a Euskal Herria: "Esto es solo la punta del iceberg, y aún nos queda mucho por recibir"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

K-poparen sukarraldia Euskal Herrian da: "Hau izozmendiaren tontorra baino ez da, eta oraindik asko dago etortzeko"

KPop Demon Hunters filmak eta bertako "Golden" kanta arrakastatsuak Korea lerroburuetara eraman dute beste behin. Musika, estetika, marketina... K-popa bizimodu bat da askorentzat. Euskal Herrian musika estilo horrek duen zabalkundeaz mintzatu gara Ibon Fernandez Gazteako esatariarekin, Laura Satire k-pop abeslariarekin eta Ruben Arbide k-pop dantza lehiaketetako aurkezlearekin.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ruper Ordorika: “Kantuen bitartez antolatzen dut neure anabasa”

Oñatiar musikari erraldoiak, herri honen bizitza emozionalaren kronikari nekaezinak, Lurra ikutu barik diskoa (Elkar, 2025) argitaratu du, sasoi zail batean “hautatu gabe, gainetik, etorri zaizkidan gai batzuk” musikatzeko ariketa zirraragarria. Lan hori ontzeko ahaleginaz, sortzeaz, musikariekiko harremanaz, ikaran ari den mundu batean kokatzeko moduaz eta musikaren industriaz hitz egin dugu Ordorikarekin, Durangoko Azokaren atarian. 

Gehiago ikusi