Goya sarietarako hautagai diren film laburren emanaldia, eitb.com-en
Goya sarien 26. edizioa egingo dute otsailaren 19an. Aurretik, egun horretan bertan, arratsaldeko bostetatik aurrera, sari banaketan izango diren hiru euskal film laburrak ('Birdboy', 'Zeinek gehiago iraun' eta 'Virgen negra') eta euskaldun baten bizitzan oinarritutako bat ('Alma') ikusi ahal izango dira eitb.com-en.
Film labur dokumental onenaren kategorian lehiatuko da 'Alma'. Jose Javier Pérez Prietok zuzendutako lan hunkigarri honek Mikel Trueba santurtziarraren bizitza erakusten du. Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (AEA) duela jakin ostean, Rosana emaztearen eta Ane alabaren laguntzarekin egunero gaixotasun horri aurre egiten dion borrokalari baten istorioa kontatzen da bertan.
'Zeinek gehiago iraun' Gregorio Murok zuzendutako animaziozko lana da. Emozioz betetako lan honetan, haur-jolas arriskutsu batek Anderren eta bere familiaren bizitza aldatuko du betiko. Murok zuzendutako proiektua animaziozko film labur onenaren kategorian lehiatuko da.
Kategoria berean parte hartuko du Alberto Vazquezek egin eta Astiberri etxeak kaleratu duen 'Birdboy' lana, Psiconautas komiki liburuan oinarritutakoa. Istripu industrial batek suntsitutako uharte batean bizi diren bi txori gazteren bizitza kontatzen du. Derryn (Irlanda), Foyle Film Festival jaialdian, animaziozko lan onenaren saria irabazi ostean, 2012ko Oscar sarietarako lehen hautagaien taldean parte hartu zuen.
'Virgen negra' Raul de la Fuentek (Nömadak Tx) zuzendu duen film labur dokumentala da. Mozambiken filmatutako lan honetan, hango emakumeek jasaten dituzten sexu-gehiegikeriak salatzen dituzte. Besteak beste, Linda, Aicha, Gwyneth, Luisa eta Emilia izeneko emakume batzuek kontatutako bizipenak erakutsiko dizkigu. Hau ere film labur dokumental onenaren kategorian lehiatuko da.
Goya sarietarako hautagai diren film laburren emanaldia:
Otsailaren 19an, igandean,
17:00etan, eitb.com-en
'Alma' (Jose Javier Pérez Prieto)
'Zeinek gehiago iraun' (Gregorio Muro)
'Birdboy' (Pedro Rivero, Alberto Vázquez Rico)
'Virgen negra' (Raul de la Fuente)
Zure interesekoa izan daiteke
“Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako” dokumentala zinemetatik pasatuko da
Iruñean, Bilbon, Donostian eta Madrilen izango da ikusgai filma estreinaren egunean, azaroaren 14an, eta herriz herri erakutsiko dute gero: Tolosa, Lasarte, Basauri, Aramaio…
Paul Urkijo: "Euskal izaki mitologikoak modu eder eta epikoenean erakutsi nahi nituen"
Gaua filmean berritzen eta omentzen diren izaki eta kondaira mitologikoez mintzo zaigu Paul Urkijo, EITBrentzat primizian: Gaueko, Inguma, Mateo Txistu, Akerbeltz... Aita Barandiaranek jasotako objektu eta kondairak, sorginkeria uxatzeko erritualak, sorginkeriarekin lotutako esaldi eta elezaharrak... Urkijok euskal tradizioa arakatu du bere hirugarren film luzean. Haien errepasoa egin eta, konjurua oker esan zuen gizona hegaz nola jarri zuen ulertzeko trukoa argitu digu, esate baterako.
Paul Urkijo: “Txikitan jaso nituen gaueko istorio guztien multzo bat da ‘Gaua’”
Gaua pelikula epikoaren zuzendariak azaldu duenez, “Inkisizioak sortu zituen gezurrak hartu, geureganatu, elikatu eta haien kontra jaurtitzeko” egin dute filma. “Bide argitsutik joateko esaten digute, baina batzuetan bide horretatik aldendu behar zara, beldurrak eta iluntasuna zeharkatu, zoriontasunera eta askatasunera iristeko, nahi dugun modukoak izateko”. Arabar zuzendariak eta Iñake Irastorza, Ane Gabarain eta Elena Irureta aktoreek EITBren parte-hartzea duen ekoizpenaren zertzelada batzuk aletu dizkigute bideo esklusibo honetan. Filmatze “gogor eta luzearen” sekretu batzuk eman dizkigu Yune Nogueiras protagonistak ere: “Paulekin lan egiteko ametsa bete dut”.
“Gaua”n ez galtzeko koordenadak: pelikularen materiala primizian
Paul Urkijoren hirugarren film luzea ostiralean, hilak 14, iritsiko da zinema-aretoetara. Lehenago, Urkijok berak pelikularen gako batzuk eman dizkigu primizian, gauean murgiltzeko mapa modura erabil ditzagun.
"Singular" Alberto Gastesiren filma azaroaren 28an iritsiko da zinema aretoetara
Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey dira Alberto Gastesi donostiar zinemagilearen (Gelditasuna ekaitzean, Argi gorriak) bigarren film luzearen protagonistak "Adimen artifizialaren mugak eta giza dolua aztertzen dituen zientzia-fikziozko thriller honek EITBren parte-hartzea du, eta azaroaren 28an iritsiko da Hegoaldeko zinema aretoetara, fantasiazko zinemaren Sitgeseko jaialdian estreinatu ondoren. Diana (Lopez Arnaiz) Adimen Artifizialean aditua da, eta udako etxe zaharrera joango da Martin senar ohiarekin elkartzeko, hamabi urtez elkar ikusi gabe egon eta gero. Hasierako giro ona hankaz gora jarriko du, baina, gertakari batek: Andrea batuko zaio bikoteari, bikotearen semea zenarekin antz misteriotsua duen mutikoa.
Omenaldia egin diote Jose Ramon Soroizi Legorretan
Maspalomas pelikula estreinatu dute larunbat honetan Legorretan (Gipuzkoa), eta Jose Ramon Soroiz omendu dute bertan, horren jaioterria baita. Filma ikusteaz gain, herritarrek aktorea aurrez aurre ikusteko eta entzuteko aukera izan dute.
“Deathstalker”ek irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luze onenaren saria
Donostiako zinema jaialdiaren 36. edizioaren palmaresa iragarri dute. "Olentzerori eskatu nion" Amaia San Sebastianen pelikulak irabazi du Euskal Film Labur Onenaren EITB Saria.
“Popel”, nazien biktimen errautsen bila
Oier Plazak František Suchýren eta haren semearen historia bildu du gaurtik aurrera zinemetan ikusi ahalko den dokumentalean: nazien 2.000 biktimaren errautsak ezkutatu zituzten, hildakoon gizatasuna gordetze aldera.
"Subsuelo" zinema aretoetara iritsi da, Seminciko sariaren bermearekin
Fernando Francok zuzendu duen euskal koprodukzioak gidoi onenaren saria jaso zuen Valladolideko zinemaldian, Francok berak eta Begoña Arosteguik idatziz egindako lanari esker.
Zinemaz gozatzen 600 urte eta gero
Betidanik izan dira presente ijitoak zineman. Ez ahaztu, azken ikerketen arabera, ondorengoek baieztatuta, Charles Chaplinek berak bazuela odol ijitoa zainetan.