Filmatzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bollywoodeko izarrak Guggenheim museoan dira

'Anna Bond' Bollywoodeko produkzio erraldoiko lan taldea Bizkaiko hiriburuan da. Valentzian, Zaragozan eta Benidormen ere filmatu dute. Gero, Errege Bardeako basamortuan izango dira.
'Anna Bond' Guggenheimen. Argazkia: Artxiboa

‘Anna Bond’ Bollywoodeko superprodukzioaren lan taldeak geldialdia egin du Bilboko Guggenheim museoan, eszena batzuk filmatzeko.  Errege Bardeako basamortuan izango dira gero. Duniya Surik zuzendu du thriller erromantikoa eta ziurrenik salmenta marka guztiak hautsi ditu.

Filmeko hiru protagonistak, Puneeth Rajkumarrek, Nidhi Subbaiahk eta Priyamanik, Bizkaiko hiriburuan izango dira gaur. Guztiak oso ezagunak dira, eta baita bi emakume protagonistak ere.

Bilboko Guggenheim museoan musika eszenak grabatzen ari dira, pelikula dagoeneko grabatu dutelako. Horrela jakinarazi du Ana López de Muniain Guggenheim museoko bozeramaileak.

Camino Media ekoiztetxetik azaldu dutenez, produkzio arduradunak "eszenatoki berritzaileak eta antzinako itxura zutenak" nahi dituzte 'Anna Bond' lana grabatzeko. Horregatik filmatu dituzte hainbat eszena Bilboko Guggenheim museoan, Errege Bardeako basamortuan eta Segoviako bi gaztelutan.

Aurreko egunetan Valentzian, Zaragozan eta Benidormen izan dira.

Ez da Bilboko Guggenheim museoan grabatzen duten lehen filma, izan ere beste bat grabatu zuten 2005ean.

Zure interesekoa izan daiteke

La actriz Susana Abaitua durante la lectura de los nominados y nominadas a la 40 edición de los Premios Goya, en la Academia de Cine, a 13 de enero de 2026, en Madrid (España). A la 40 edición de los Premios Goya optan un total de 218 películas españolas estrenadas en nuestro país entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2025. De estas 218 producciones, 122 son de ficción, 87 documentales y 9 de animación.



Raúl Terrel / Europa Press

FAMOSOS;LECTURA;PREMIOS;GOYA;CINE

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Susana Abaitua: "Zoro bat bezala oihuka aritu naiz etxean, izendapenaren pozez"

Susana Abaitua aktorea Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Goya sarirako izendatu dute, Un fantasmaen la batalla filmean egindako lanagatik, eta albistea "nahiko sorpresaz" jaso duela esan du. Hala ere, ez du poza ezkutatzen, eta nabarmendu du, izendatua izan ez balitz ere, horrek ez liokeela baliorik kenduko bere aktore lanari, "izendatuak izan ez diren beste kide batzuen lana bezala".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X