Animazioa zinema
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Afrikara egingo du bidaia aurten Animabasaurik

Maiatzaren 26tik 31ra bitartean egingo dute animazioaren Basauriko nazioarteko jaialdiaren zortzigarren edizioa. 'Birdboy' eta 'Zeinek gehiago Iraun' lanak izango dira bertan ikusgai.
Jaialdiaren aurtengo irudia. Argazkia: Animabasauri

Animabasauri-Animabasque Basauriko Nazioarteko Animazioa zinemaldiak zortzigarren edizioa du aurten, eta Afrikako zinematografia izango da bertan protagonista. Maiatzaren 26tik 31ra bitartean izango da aurten hitzordua.

Ohi bezala, film luzeak, film laburrak eta haurrentzako proposamenak izango dira ikusgai. Goya sarien inguruko sail berezian, gainera, Pedro Riveroren Birdboy eta Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun eskainiko dituzte. Tailerrak, hitzaldiak eta erakusketak ere izango dira programan.

Basauriko Sozial Antzokian eta Bas Basozelai egoitzetan zein Guggenheim museoan, Bilboko Fnac saltokian eta Leioako EHUko kanpusean egingo dituzte jarduera hauek guztiak.

Zure interesekoa izan daiteke

Singular
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EITBren parte-hartzea duen Alberto Gastesiren "Singular" thrillerra zinema-aretoetan ikusgai dago

Filma Sitgesen estreinatu zen, eta Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey ditu protagonista. Dianaren eta Martinen istorioa kontatzen du. Semea hil eta hamabi urtera, bikoteak lakuko bere etxe zaharrean berriz elkartzea erabakitzen du. Hildako semearen antza duen gazte enigmatiko bat etxean agertzen denean, antzinako sekretuak eta susmo berriak argitara ateratzen dira.

Gehiago ikusi