'American Reunion' eta 'El sexo de los ángeles', zinema-aretoetan
Jon Hurwitz eta Hayden Schlossbergek zuzendutako filmean, iraganeko oroitzapenak ekarriko dituzte gogora, besteak beste, Jason Biggs, Chris Klein, Mena Suvari, Seann William Scott eta Tara Reid aktoreek. Bertan, beraien bizitzen inguruko balantze bat egingo dute.
Malagako jaialdiak estreinatutako El sexo de los angeles filmeko protagonistak dira, besteak beste, Astrid Bergès-Frisbey, Álvaro Cervantes eta Llorenç González. Carla eta Brunoren historia kontatzen du, eta Rai izeneko gizon batek beraien eskemak nola apurtzen dituen erakusten du.
Johnny Depp eta Hunter S. Thompson Fear and Loathing in Las Vegas filmean aritu ziren elkarrekin lehen aldiz. Gerora, Thompsonen azken eleberria moldatu eta Bruce Robinsonek zuzenduta, Diarios de ron pelikula grabatu dute. Deppek Paul Kemp kazetariaren papera interpretatzen du bertan.
Villa Amalia filmeko zuzendariak gidatu eta Chantal Thomasen liburuan oinarritutako Adios a la Reina filmak Lá Seydoux eta Virginie Ledoyen ditu protagonista.
Berlinalen ikusi eta Abu Dhabin eta Malagan saritutako Wilaya emozioz beteriko pelikula da. Ama hil eta gero, elkarrekin batu diren bi ahizparen arteko harremana kontatzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Argazki zuzendaria letra handitan agertzen denean…
El cuento de una noche de verano film labur onenaren Goya sarirako izendatutako lanean, Ion de Sosa donostiarra ibili da argazki zuzendari.
Asier Altuna: "Jendea hunkitu egiten da 'Karmele' ikustean"
Donostiako Zinemalditik eta Euskal Herriko areotatik pasatu eta gero, Karmele filma Primeran plataformara iritsi da. Asier Altuna filmaren zuzendariarekin hitz egin dugu, hori dela eta.
Batman, FANT zinema jaialdiaren ikurra
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia maiatzaren 8tik 16ra arte egingo dute aurten. Gotham Cityko superheroia Bilbori begira ageri da kartelean.
“Las hijas”, manipulazioaren aurkako borroka pantailan
Daniel Romero madrildar zinemagilearen lehen lan luzea Bizkaian filmatu dute, eta Yune Nogueiras, Jone Laspiur, Edurne Azkarate, Ainara Elejalde eta Ainhoa Larrañaga ditu protagonista, baita Karra Elejalderen parte-hartzea ere.
Euskal ekoizpenak protagonista, Goya sarietako izendatuen jaian
Goya sarietako izendatuen jaia egin dute Madrilen. Euskal produkzioek 47 izendapen dituzte guztira eta haien presentzia nabarmena izan da. Euskal zuzendari, ekoizle eta aktoreak irribarretsu ikusi ditugu alfonbra gorrian, pozik eta ilusioz beterik. Jai honekin otsailaren 28an Bartzelonan ospatuko den galarako atzerako kontaketa hasi da.
Euskal zinemaren industria etengabeko hazkundean dago, eta Euskal Herriko Zinema Eskolan nabaritu dute
Datozen urteetan arlo profesionalera salto egiteko asmoz, gero eta aktore gazte gehiago dago zine eskoletan. Euskal Herriko Zinema Eskolako ikasleek aitortu dute sektoreak bizi duen gorakadaren ondorioz etorkizunari itxaropenez eta motibazioz begiratzen diotela.
'Maspalomas', film onena Zinemastearen 42. edizioan
Maspalomas, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendutako filma Zinemastearen 42. edizioko onena izendatu dute.
'Maspalomas', Zinemastearen 42. edizioko film onena
Zuzendari onenaren eta aktore onenaren sariak ere jaso ditu, azken hori Jose Ramon Soroizek egindako lanagatik.
Filmen soinuak non, emakumeak han
Pelikulak ikusi egiten dira. Pelikulak aditu egiten dira. Izan itzazue belarriak tente.
Miguel Garces aktoreak jasoko du Zinemastearen Gutako Bat saria
Garcesek larunbatean jasoko du Arabako zinemagintzako profesional nabarmenei ematen zaien golaroda, Zinemastea jaialdiaren amaiera galan.