17 film eta 10 sesio 'Zinema eta Gerra Zibila' zikloan
Euskal Filmategiak eta 2012 Fundazioak, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen urtearen baitan, Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian zikloa antolatu dute abenduaren 27ra bitartean. Guztira 17 film izango dira ikusgai (1937 eta 2012 bitartekoak) eta 10 sesio izango dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
AlhondigaBilbaok, Donostia Kulturak eta Vital Gizarte Ekintzak parte hartu dute Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenarekin bat eginez. Zortzi hamarkada horietan Euskal Herrian gerrari buruz egindako lanak aztertuko dituzte.
Nemesio Sobrevilak Eusko Jaurlaritzari buruzko lanak (Guernika 1937), Resnais/Hessensen 'El Guernica' (1950) edo 'El otro árbol de Guernica' (1969) izango dira ikusgai eta baita berriagoak ere, Julio Medemen 'Vacas' (1992), Jaime Caminoren 'Los niños de Rusia' (Rusia) eta Pedro Olearen 'La conspiración' (2012), besteak beste.
Bilboko Golem Alhondigan, Donostiako Antzoki Zaharrean eta Gasteizko Vital Kutxa-CC Dendaraban izango dira proiekzioak.
Zikloarekin batera, Nosferatu bildumaren zortzigarren alea kaleratu dute Donostia Kulturak eta Euskal Filmategiak: Zinema eta Gerra zibila Euskal Herrian. Santiago de Pablok eta Joxean Fernandezek koordinatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Susana Abaitua: "Zoro bat bezala oihuka aritu naiz etxean, izendapenaren pozez"
Susana Abaitua aktorea Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Goya sarirako izendatu dute, Un fantasmaen la batalla filmean egindako lanagatik, eta albistea "nahiko sorpresaz" jaso duela esan du. Hala ere, ez du poza ezkutatzen, eta nabarmendu du, izendatua izan ez balitz ere, horrek ez liokeela baliorik kenduko bere aktore lanari, "izendatuak izan ez diren beste kide batzuen lana bezala".
Alauda Ruiz de Azuak, "Los domingos" filmaren zuzendariak, Goya sarietarako 13 izendapenak ospatu ditu
Alauda Ruiz de Azua Los domingos filmeko zuzendari bizkaitarrak Goya sarietarako jaso duen babesa ospatu du astearte honetan. Izendapen horiek hunkitu egin dutela dio, bere lan ingurunea asko zaintzen duelako, "nire aliatuak direla sentitzen dut beti".
Jose Mari Goenaga: "Pelikularen bizitza luzatzea, izendapen eta sarien bitartez, oso garrantzitsua da"
Jose Mari Goenaga, Maspalomas filmaren zuzendarietako bat, oso pozik agertu da Goya sarietan 9 izendapen jaso ondoren. Bereziki poztu du Kandido Uranga aktore-taldeko aktore onenaren sarirako izendatuta egoteak. Sariek eta izendapenek pelikularen bizitza luzatzen dutela uste du eta promoziorako duen garrantzia azpimarratu du.
"Los domingos" eta "Maspalomas" izendatu dituzte Goya sarietako film onena izateko
Euskal ekoizpeneko 45 profesional eta film izendatu dituzte Goya sarietarako, eta horietatik 13k EITBren parte-hartzea izan dute. Gala Bartzelonan izango da, datorren otsailaren 28an.
"One Battle After Another" eta "Adolescence" nagusi, Urrezko Globoetan
Paul Thomas Anderson zuzendariaren filmak bete egin ditu aurreikuspenak; bederatzi izendapen zituen, eta lau sari jaso ditu. Serieen artean Adolescence izan da sarituena, lau bereganatuta.
'Gaua' filmeko jantziak herritarren eskura jarri dituzte ikusgai
Errenteriako Jantzien Zentroak Paul Urkijoren azken pelikulan erabili diren hainbat jantziren erakusketa antolatu du. XVII. mendean Euskal Herrian erabiltzen ziren jantzien erreplikak dira eta aberatsen eta herri xumearen artean zegoen aldea modu nabarmenean erakusten dute. Martxoaren 22a arte ikusgai egongo dira.
“Los domingos” eta “Maspalomas”, iaz gehien ikusitako pelikulen artean
EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak 2025eko datuak bildu ditu; % 6 jaitsi da ikusle kopurua elkartera bildutako zinema aretoetan, 2024ko datuekin alderatuta.
"El mal", EITBren partaidetza duen Bajo Ulloaren thriller berria, urtarrilaren 16an estreinatuko da
Gasteizen filmatua, Juanma Bajo Ulloaren azken filmak ikuslea eta gaizkia aurrez aurre jartzen ditu. Thrillerraren protagonistak Martin, damurik gabeko hiltzailea, eta Elvira, Martini buruzko liburu batekin arrakasta lortu nahi duen kazetaria dira.
Gizatasunaz, naturaz eta etorkizunaz jardungo dira Zinema eta Zientzia zikloan
Planet of the Apes filmak irekiko du zikloa Gasteizen (urtarrilak 7), Iruñean (urtarrilak 8), Donostian (urtarrilak 9) eta Bilbon (urtarrilak 10), gaztelaniazko azpidatziekin. Film batzuk Donibane Lohizunen ere proiektatuko dira, ohi bezala.
Brigitte Bardoti agur jendetsua, Frantziako Saint-Tropez herrian
Brigitte Bardoten hilkutxa 11:20an sartu da Jasokundeko Andre Mariaren elizan, eta zeremonia pribatu eta xumea egin diote. Hileta-elizkizunean 400 gonbidatu baino ez dira izan, batez ere Brigitte Bardot Fundazioko kideak eta haren gertukoak. Hala ere, zuzenean transmititu da, Saint-Tropezen jarri diren hainbat pantaila erraldoitan.