1.300 ikusle gutxiago aurten
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Grebak eta BEZaren igoerak ez diote Zinemaldiari ikusle askorik kendu

Guztira 157.256 lagun bildu ditu 60. edizioak, joan den urtean baino 1.353 gutxiago. Greba eguna izanagatik eta BEZa igo izanagatik ere, ikusle kopuruari eutsi dio Zinemaldiak.
Zinemaldiko alfonbra gorria. EFE

Zinemaldiaren 60. edizioak 157.256 ikusle bildu ditu pantaila handian, iaz baino 1.353 gutxiago.

Irailaren 26ko greba dela-eta aurreko edizioan baino 32 emanaldi gutxiago egon badira ere, eta sarreren prezioaren BEZa % 8tik % 21era igo bada ere, ikusle kopuruari eutsi dio Zinemaldiak.

Zure interesekoa izan daiteke

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X