Filmazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inoiz baino filmazio gehiago egin ziren iaz Donostiako kaleetan

Guztira, 85 filmazio. Udal ordezkariek azaldu dutenez, iaz egindako filmazioek 3 eta 6 milioi euro artean utzi zituzten Donostian; gehiena, ostalaritzan eta langile teknikoen kontratazioan.
18:00 - 20:00
Gero eta pelikula, bideoklip eta iragarki gehiago Donostialdean

Gero eta pelikula, bideoklip eta iragarki gehiago filmatzen dira Donostialdean, eta bereziki, Donostia hirian. Udal ordezkariek azaldu dutenez, iaz egindako filmazioek 3 eta 6 milioi euro artean utzi zituzten Donostian; gehiena, ostalaritzan eta langile teknikoen kontratazioan

Inoiz baino filmazio gehiago egin ziren iaz Donostiako kaleetan, besteak beste bideoklipak, iragarkiak, telesailak eta zazpi pelikula.

Guztira, 85 filmazio.

Donostiako garapen ekonomikoaren sustapenerako arduradunen arabera, produkzio horiek guztiek -15 milioi euroko aurrekontua izanik- diru zati haundi bat hirian utzi zuten.

Eurotan esanda, 3 eta 6 millio euro arteko irabaziak utzi dituzte, gehienak ostalaritza eta langile teknikoen azpikontrataziora joan ziren.

Donostian grabatutako pelikula batzuk aipatzekotan, Fermin Muguruzaren "Zuloak" Luis Mariasen "Gernika bonbapean" edo laster estreinatuko diren Alex Eskurdiaren "Tres60" eta Oskar Santosen "Zipi eta Zape".

Zure interesekoa izan daiteke

La actriz Susana Abaitua durante la lectura de los nominados y nominadas a la 40 edición de los Premios Goya, en la Academia de Cine, a 13 de enero de 2026, en Madrid (España). A la 40 edición de los Premios Goya optan un total de 218 películas españolas estrenadas en nuestro país entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2025. De estas 218 producciones, 122 son de ficción, 87 documentales y 9 de animación.



Raúl Terrel / Europa Press

FAMOSOS;LECTURA;PREMIOS;GOYA;CINE

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Susana Abaitua: "Zoro moduan oihuka aritu naiz etxean, poz aparretan"

Susana Abaitua aktorea Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Goya sarirako izendatu dute, Un fantasma en la batalla filmean egindako lanagatik, eta albistea "nahiko sorpresaz" jaso duela esan du. Hala ere, ez du poza ezkutatzen, eta nabarmendu du, izendatu izan ez balute ere, horrek ez liokeela baliorik kenduko bere aktore lanari, "izendatuak izan ez diren beste kide batzuen lana bezala".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X