Estreinaldiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guillermo del Torok beldurra ekarriko du zinema-aretoetara

Txileko 'No' (Gael Garcia Bernal protagonista duen lana) eta 'Gangster Squad' drama kriminala ere estreinatuko dituzte aste honetan.
18:00 - 20:00
Izua eta drama, asteburu honetako estreinaldietan

Guillermo del Toro mexikarrak "Mamá" beldurrezko filma aurkeztuko du: Jessica Chastain eta Nikolaj Coster-Waldau ditu protagonista. "Gangster Squard" drama kriminala ere heldu da zinema-aretoetara, eta baita Gael Garcia Bernal protagonista duen "No" Txileko lana ere.

Jessica Chastain ("La noche más oscura") eta Nikolaj Coster-Waldau ("Juego de tronos") dira "Mamá" laneko protagonistak. Andres Muschiettik zuzentzen duen pelikulan, bikote batek alabatzat hartuko ditu bi ume eta basoan galduko dira, baina mamu baten maitasunari esker bizirik iraungo dute.

Ryan Gosling, Emma Stone eta Josh Brolin dira "Gangster Squad" pelikulako protagonistak, Sean Penn mafiosoarekin batera. Drogen, armen, prostituten eta apustuen monopolioa du 1949ko Los Angelesen, agintarien eta politikarien babespean.

Txilen 1988ko urriaren 5ean egindako hauteskundeetako kanpainan oinarritzen da "No", Augusto Pinocheten aurkako aukerak irabazi zuen hartan. Gael Garcia Bernal mexikarra du protagonista, eta atzerriko film onenaren Oscar saria eskuratzeko lehian inoiz izan den lehen film txiletarra da.

Mikel Aguirresarobek  zuzendu du "Muertos de amor". Protagonistari emaztea ez zaio leiala izan. Euren jatetxean bertan engainatu du. Javier Veiga, Marta Hazas, Ramón Esquinas eta Iván Massagué protagonista dituen lan honetan, sukaldean aritzen diren lau gazteren arteko harremanak aztertu ditu komedia espainiar honek.

Sundance eta Berlingo jaialdietan erakutsi ostean, gure zinema-aretoetara heldu da "Marina Abramovic: The artist is present". New Yorkeko Arte Modernoko Museoak protagonistari buruzko atzerabegirako bat prestatzen ari zela grabatu zuten, Matthew Akers eta Jeff Dupre zuzendarien gidaritzapean.

Zure interesekoa izan daiteke

La actriz Susana Abaitua durante la lectura de los nominados y nominadas a la 40 edición de los Premios Goya, en la Academia de Cine, a 13 de enero de 2026, en Madrid (España). A la 40 edición de los Premios Goya optan un total de 218 películas españolas estrenadas en nuestro país entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2025. De estas 218 producciones, 122 son de ficción, 87 documentales y 9 de animación.



Raúl Terrel / Europa Press

FAMOSOS;LECTURA;PREMIOS;GOYA;CINE

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Susana Abaitua: "Zoro moduan oihuka aritu naiz etxean, poz aparretan"

Susana Abaitua aktorea Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Goya sarirako izendatu dute, Un fantasma en la batalla filmean egindako lanagatik, eta albistea "nahiko sorpresaz" jaso duela esan du. Hala ere, ez du poza ezkutatzen, eta nabarmendu du, izendatu izan ez balute ere, horrek ez liokeela baliorik kenduko bere aktore lanari, "izendatuak izan ez diren beste kide batzuen lana bezala".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X