'Lincoln' eta 'Argo', aurrez aurre Bafta sarietan
Erresuma Batuko Oscar saritzat jo ohi dituzten Bafta sarien sari-banaketa hartuko du igande gauean Londreseko Royal Opera Housek. Aurten, bi film dira faboritoak: Lincoln, 10 hautagaitzekin, eta Argo, zortzi hautagaitzekin eta Oscar sariko aurreneko golardoetan ezustekoa eman duena.
Hitzordua 19:00etan (GMT) hasiko da. Halaber, arreta Javier Bardem aktorearen gainean ere izango da. Izan ere, Skyfall filmean egindako lanagatik baliteke aktore espainiarrak bigarren Bafta saria irabaztea (aurrekoa No Country for Old Men filmeagatik izan zen, 2008an).
Lincoln AEBetako presidentearen biografiak sari kopuru gehien eskuratzeko aukera handienak ditu. Hala ere, Ben Affleckek zuzendutako Argo zinta izango du aurrez aurre.
Urrezko Globoetan film dramatiko onenaren saria irabazi du, eta ordutik lehiakide indartsu bihurtu da. Bafta sariei dagokionez, film onenaren sailean, Les Miserables, Life of Pi eta Zero Dark Thirty zintak ere lehiatuko dira.
Aktorerik onena
Gizonezkoen aktore onenaren sailean, Daniel Day Lewis (Lincoln), Ben Aflleck (Argo), Bradley Cooper (Silver Linings Playbook), Hugh Jackman (Les Miserables) eta Joaquin Phoenix (The Master) izango dira lehian. Emakumezkoen aktore onenaren sailean, berriz, Emmanuelle Riva (Amour), Helen Miren (Hitchcock), Jennifer Lawrence (Silver Linings Playbook), Jessica Chastain (Zero Dark Thirty) eta Marion Cotillard (Rust and Bone) izango dira.
Atzerriko hizkuntzan egindako filmei dagokionez, litekeena golardoa Michael Hanekek zuzendutako Amour filmeak irabaztea. Headhunters (Norvegia), The Hunt (Danimarka), Rust and Bone (Frantzia) eta Untouchable (Frantzia) zintek ere sail honetarako hautagaitza lortu dute.
Zuzendari onenaren sailean, Michael Haneke (Amour), Ben Affleck (Argo), Quentin Tarantino (Django Unchained), Ang Lee (Life of Pi) eta Kathryn Bigelow (Zero Dark Thirty).
Zure interesekoa izan daiteke
“Deathstalker”ek irabazi du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luze onenaren saria
Donostiako zinema jaialdiaren 36. edizioaren palmaresa iragarri dute. "Olentzerori eskatu nion" Amaia San Sebastianen pelikulak irabazi du Euskal Film Labur Onenaren EITB Saria.
“Popel”, nazien biktimen errautsen bila
Oier Plazak František Suchýren eta haren semearen historia bildu du gaurtik aurrera zinemetan ikusi ahalko den dokumentalean: nazien 2.000 biktimaren errautsak ezkutatu zituzten, hildakoon gizatasuna gordetze aldera.
"Subsuelo" zinema aretoetara iritsi da, Seminciko sariaren bermearekin
Fernando Francok zuzendu duen euskal koprodukzioak gidoi onenaren saria jaso zuen Valladolideko zinemaldian, Francok berak eta Begoña Arosteguik idatziz egindako lanari esker.
Zinemaz gozatzen 600 urte eta gero
Betidanik izan dira presente ijitoak zineman. Ez ahaztu, azken ikerketen arabera, ondorengoek baieztatuta, Charles Chaplinek berak bazuela odol ijitoa zainetan.
"Los domingos" eta "Maspalomas", Forque sarietarako izendatuta
Alauda Ruz de Azuaren eta Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren filmek hiruna izendapen dituzte EGEDA Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Espainiako Erakundeak banatzen dituen sarietan.
Mende laurden, Bidasoan zinema eta historia lotzen
FICAB Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoak 25. edizioa abiatuko du azaroaren 10ean. “Iraganetik ikasten jarraitzea” du helburu topaguneak, “oraina ulertzeko eta etorkizuna eraikitzeko”.
Zinebi jaialdiak Pablo Berger eta Esther Garcia sarituko ditu
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 67. edizioa azaroaren 21ean abiatu, eta hilaren 28an itxiko dute, amaiera-gala eta sari-banaketa eginda.
Javier Gurrutxagak ohorezko Serantes saria jaso du Santurtziko Zinemaldian
Javier Gurrutxaga showman donostiarrak jaso du Santurtziko Zinemaldiko ohorezko Serantes saria. Bestalde, "Tragedium" eta "Erreka zoko hortan" film laburrek irabazi dute EITBren Euskal Pantailak saria.
Koldo Almandoz “Azken agurra” komedia filmatzen hasi da
Donostiar zinemagilearen hurrengo filmak “ironiaz, samurtasunez eta zentzu humanista sakonez” begiratzen die bizitzari eta heriotzari.
“Gaua”, urkijotarrentzat
Paul Urkijo arabar zinemagileak bere hirugarren film luzea estreinatu du, “Gaua”, irudi txundigarriz generoko filmen osagaiak eta euskal mitologiaren kondairak sendotzen dituen pelikula.