Jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kimuakeko eta Clermont-Ferrand jaialdiko lanak, elkarrekin ikusgai

Euskal Herriko zazpi film labur eta Frantziako Clermont Ferrand jaialdian lehiatutako beste 30 lan proiektatuko dira Donostiako Antzoki zaharrean, bi euroko sarrera ordainduta.
Kimuak 2013 EITB

Donostian datorren astelehenetik hasita film laburren astea dute. Jaurlaritzak urteko Kimuak ekimenean hautatzen dituen film laburrak eta Frantziako LABO jaialdian lehiatutakoak proiektatuko dira.

Euskal Herriko marka duten zazpi film labur eta Frantziako Clermont Ferrand jaialdian lehiatutako beste 30 lan proiektatuko dira Donostiako Antzoki zaharrean, bi euroko sarrera ordainduta. Tabakalera eta Donostia kulturaren ekimenez  uztartu dituzte biak.

Iaz Euskadin egindakoen artean dago Isabel Hergueraren animaziozko lana dago. Indiako klinika batean dauden hiesdun haurrei buruzko istorioa.

"Etxe hutsa" Jesus Mari Palaciosen dokumentalak, berriz erakusten digu Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea artistek Irunen 60ko hamarkadan partekatu zuten etxebizitza.

Sormena bereziki saritzen duen LABO jaialditik, Clermont Ferranden bukatu berri den jaialditik beste 30 film labur iritsi dira Donostiara. Ekoizpen esperimenatalak, ezohikoak eta sailkatzen zailak direnak bertsio orijinalean ikusi ahal izango dira martxoaren 2ra bitartean.

Zure interesekoa izan daiteke

La actriz Susana Abaitua durante la lectura de los nominados y nominadas a la 40 edición de los Premios Goya, en la Academia de Cine, a 13 de enero de 2026, en Madrid (España). A la 40 edición de los Premios Goya optan un total de 218 películas españolas estrenadas en nuestro país entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2025. De estas 218 producciones, 122 son de ficción, 87 documentales y 9 de animación.



Raúl Terrel / Europa Press

FAMOSOS;LECTURA;PREMIOS;GOYA;CINE

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Susana Abaitua: "Zoro moduan oihuka aritu naiz etxean, poz aparretan"

Susana Abaitua aktorea Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Goya sarirako izendatu dute, Un fantasma en la batalla filmean egindako lanagatik, eta albistea "nahiko sorpresaz" jaso duela esan du. Hala ere, ez du poza ezkutatzen, eta nabarmendu du, izendatu izan ez balute ere, horrek ez liokeela baliorik kenduko bere aktore lanari, "izendatuak izan ez diren beste kide batzuen lana bezala".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X