Estreinaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beldurraren edertasuna FANTera ekarri du Park Chan-Wookek

Zuzendari hegokorearrak Hollywooden filmatu du 'Stoker', ingelesez eta Nicole Kidman izar handiarekin. Aurre-estreinaldian, sarrerak guztiak agortu dituzte.
18:00 - 20:00
Park Chan-Wooken berriarekin, abian da FANT jaialdia

Bilboko FANT zinemaldia ezin hobeto hasi da Park Chan Wook zuzendari hegokorearraren "Stoker" filmaren estreinaldiarekin.

Hollywooden egin duen lehen lana da eta sarrera guztiak agortu ditu aurre-estreinaldian.

Hollywooden egin du, ingelesez eta Nicole Kidman bezalako izar handi batekin. Park Chan-Wook zuzendari hegokorearrak "Stoker" lanarekin, ekialdetik mendebaldera egin du jauzi bete-betean.

Heriotza batekin hasten da thriller hau, familia amerikar misteriotsu batean gertaturiko heriotza batekin. Gero, beste batzuk etorriko dira. Izugarrikeria, beldurra... irudi eta soinu, edo soinu ezaren edertasunez jantzi ditu Park Chan-Wookek film horretan.

Azaldu duenez, ez zuen beldurra modu itsusian deskribatu nahi, beldurra, edertasuna badu, oraindik beldurgarriagoa dela uste duelako.

Hollywoodeko produkzio bat izan arren, aurrekontu txikiarekin egin du lan, baina bera eroso sentitu dela dio, horretara ohituta dagoelako.

Hala ere, emaitza dotorea izan da, eta beraz, ezin modu ederragorik Bilboko FANT zinemaldiari hasiera emateko. Aurre-estreinaldiko sarrerak agortuta badaude ere, datorren asteburuan zinema-areto guztietan estreinatuko dute "Stoker".

Zure interesekoa izan daiteke

Paul Urkijo: “Euskal izaki mitologikoak modu eder eta epikoenena erakutsi nahi nituen”
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Paul Urkijo: "Euskal izaki mitologikoak modu eder eta epikoenean erakutsi nahi nituen"

Gaua filmean berritzen eta omentzen diren izaki eta kondaira mitologikoez mintzo zaigu Paul Urkijo, EITBrentzat primizian: Gaueko, Inguma, Mateo Txistu, Akerbeltz... Aita Barandiaranek jasotako objektu eta kondairak, sorginkeria uxatzeko erritualak, sorginkeriarekin lotutako esaldi eta elezaharrak... Urkijok euskal tradizioa arakatu du bere hirugarren film luzean. Haien errepasoa egin eta, konjurua oker esan zuen gizona hegaz nola jarri zuen ulertzeko trukoa argitu digu, esate baterako.

Paul Urkijo Yune Nogueiras eta Erika Olaizolarekin "Gaua" filmatzen
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Paul Urkijo: “Txikitan jaso nituen gaueko istorio guztien multzo bat da ‘Gaua’”

Gaua pelikula epikoaren zuzendariak azaldu duenez, “Inkisizioak sortu zituen gezurrak hartu, geureganatu, elikatu eta haien kontra jaurtitzeko” egin dute filma. “Bide argitsutik joateko esaten digute, baina batzuetan bide horretatik aldendu behar zara, beldurrak eta iluntasuna zeharkatu, zoriontasunera eta askatasunera iristeko, nahi dugun modukoak izateko”. Arabar zuzendariak eta Iñake Irastorza, Ane Gabarain eta Elena Irureta aktoreek EITBren parte-hartzea duen ekoizpenaren zertzelada batzuk aletu dizkigute bideo esklusibo honetan. Filmatze “gogor eta luzearen” sekretu batzuk eman dizkigu Yune Nogueiras protagonistak ere: “Paulekin lan egiteko ametsa bete dut”.  

Patricia López Arnaiz "Singular"
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Singular" Alberto Gastesiren filma azaroaren 28an iritsiko da zinema aretoetara

Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey dira Alberto Gastesi donostiar zinemagilearen (Gelditasuna ekaitzean, Argi gorriak) bigarren film luzearen protagonistak  "Adimen artifizialaren mugak eta giza dolua aztertzen dituen zientzia-fikziozko thriller honek  EITBren parte-hartzea du, eta azaroaren 28an iritsiko da Hegoaldeko zinema aretoetara, fantasiazko zinemaren Sitgeseko jaialdian estreinatu ondoren. Diana (Lopez Arnaiz) Adimen Artifizialean aditua da, eta udako etxe zaharrera joango da Martin senar ohiarekin elkartzeko, hamabi urtez elkar ikusi gabe egon eta gero. Hasierako giro ona hankaz gora jarriko du, baina, gertakari batek: Andrea batuko zaio bikoteari, bikotearen semea zenarekin antz misteriotsua duen mutikoa.  

Gehiago kargatu
Publizitatea
X