Drama eta suspense europarra, eta 'Tres-60' filma, zinema-aretoetan
Thrillerrak zinema-aretoetako protagonista izaten jarraituko du asteburu honetan ere. Tres-60 ekoizpenaz gain, Colosio: el asesinato salaketa politikoa eta Cautiva, Una canción para Marion eta Tú y yo drama europarrak iritsiko dira zinema-aretoetara.
Tres-60
Raul Merida, Sara Salamo, Guillermo Estrella eta Adam Jezierski aktore gazteak dira Alejandro Ezcurdiaren lehen film luzearen protagonistak.
Santiago Segurak ekoitzia, Tres-60 thrillerrak gazte talde batek lagun baten desagerpenaren ikerketa kontatzen du.
Cautiva
Brillante Mendoza filipinarrak zuzendua, Cautiva Abu Sayyaf talde islamiarrak bahitutako pertsona batzuen istorioa kontatzen du.
Isabelle Huppert aktoreak Therese Bourgoine bolondres frantziarrarena egin du. Filmak Berlineko zinemaldiko Urrezko Hartza jasotzeko hautagai izan zen, 2012an.
Colosio: El asesinato
Luis Donaldo Colosio Mexikoko presidente izateko hautagai duela 18 urte hil zuten arren, heriotzari buruzko zehaztasun asko oraindik argitu gabe daude.
Carlos Bolado zuzendaria zehaztasun horiek argitzen saiatu da. Jose Maria Yazpik (Los amantes pasajeros) eta Daniel Gimenez Cacho (La mala educación) dira filmaren protagonistak.
Tú y yo
Lorenzo 14 urteko gazte bat da eta astebetez etxeko sotoan ezkutatzea erabakiko du. Sotoan dagoela arrebaren (Tea Falco) bisita izango du.
Bernardo Bertoluccik zuzendu du pelikula eta Jacopo Olmo Antinori gaztea da protagonista.
Una canción para Marion
Vanessa Redgrave (Crimen y Castigo) aktorea gaixo dagoen Marion agurea da. Filmaren protagonistak koro baten partaidea izan nahi du eta senarrarekin batera (Terence Stamp) ametsa betetzeko bideari ekingo dio.
Filmak drama eta komedia uztartzen ditu eta Paul Andrew Williamsek zuzendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
"Benetako istorioak", Fipadoc Biarrizko jaialdian
Bederatzi egunean, 150 film ikusteko aukera izango da Lapurdiko udalerrian. Espainiako eta Portugalgo lanei garrantzi berezia eman diete egitarauan, eta hainbat euskal ekoizpen izango dira, hala nola Idi film laburra eta Akelarre plaza taldearen inguruko dokumentala.
Gautu zen derrepentean Errenteriako Kapitanenea kalean
Jantzien Museoak zinemarekiko zerikusi erabatekoa duen aldi baterako erakusketa estreinatu du Errenterian. Lehenbizikoa! Hainbeste urte pasa eta gero!
Euskal zinemak garai eztia bizi du: zeintzuk dira arrakastaren gakoak?
Azken Goya sarietan 47 izendapen lortu dituzte euskal ekoizpenek. Hala ere, arrakasta hau ez da soilik azken urte honetako kontua. Duela urte batzutatik hona, ekoizpenak ugaritu egin dira eta aretoetan zein sariketetan emaitza onak lortzen ari dira.
Zinemasteak hamar euskal pelikula eskainiko ditu Gasteizko bere egoitza berrian
Euskal zinemaren jaialdiak hamar film proiektatuko ditu urtarrilaren 23tik 30era Vital Fundazioak Posta kalean duen espazio berrian. Amaiera gala eta sari banaketa hilaren 31n egingo dute, Europa jauregian.
Susana Abaitua: "Zoro moduan oihuka aritu naiz etxean, poz aparretan"
Susana Abaitua aktorea Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Goya sarirako izendatu dute, Un fantasma en la batalla filmean egindako lanagatik, eta albistea "nahiko sorpresaz" jaso duela esan du. Hala ere, ez du poza ezkutatzen, eta nabarmendu du, izendatu izan ez balute ere, horrek ez liokeela baliorik kenduko bere aktore lanari, "izendatuak izan ez diren beste kide batzuen lana bezala".
Alauda Ruiz de Azuak, "Los domingos" filmaren zuzendariak, Goya sarietarako 13 izendapenak ospatu ditu
Alauda Ruiz de Azua Los domingos filmeko zuzendari bizkaitarrak Goya sarietarako jaso duen babesa ospatu du astearte honetan. Izendapen horiek hunkitu egin dutela dio, bere lan ingurunea asko zaintzen duelako, "nire aliatuak direla sentitzen dut beti".
Jose Mari Goenaga: "Pelikularen bizialdia luzatzea, izendapen eta sarien bitartez, oso garrantzitsua da"
Jose Mari Goenaga, Maspalomas filmaren zuzendarietako bat, oso pozik agertu da Goya sarietan 9 izendapen jaso berritan. Bereziki poztu du Kandido Uranga aktore-taldeko aktore onenaren sarirako izendatuta egoteak. Sariek eta izendapenek pelikularen bizialdia luzatzen dutela uste du, eta horrek promoziorako duen garrantzia azpimarratu du.
"Los domingos" eta "Maspalomas" izendatu dituzte Goya sarietako film onena izateko
47 euskal profesional eta film izendatu dituzte Goya sarietarako. EITBren parte hartzea duten hiru filmek 13 izendapen jaso dituzte. Gala Bartzelonan izango da, datorren otsailaren 28an.
"One Battle After Another" eta "Adolescence" nagusi, Urrezko Globoetan
Paul Thomas Anderson zuzendariaren filmak bete egin ditu aurreikuspenak; bederatzi izendapen zituen, eta lau sari jaso ditu. Serieen artean Adolescence izan da sarituena, lau bereganatuta.
'Gaua' filmeko jantziak herritarren eskura jarri dituzte ikusgai
Errenteriako Jantzien Zentroak Paul Urkijoren azken pelikulan erabili diren hainbat jantziren erakusketa antolatu du. XVII. mendean Euskal Herrian erabiltzen ziren jantzien erreplikak dira eta aberatsen eta herri xumearen artean zegoen aldea modu nabarmenean erakusten dute. Martxoaren 22a arte ikusgai egongo dira.