Urrezko Globoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'American Hustle' gailendu da Urrezko Globoetan

'Twelve Years a Slave' filmak irabazi du dramarik onenaren saria. Cate Blanchett, Matthew McConaughey, Amy Adams, Leonardo DiCaprio, Jennifer Lawrence eta Jared Leto aktoreak ere saritu dituzte.
18:00 - 20:00
''American Hustle'' eta ''Breaking Bad'' nagusi, Urrezko Globoetan

Astelehen goizaldean egin da Urrezko Globoen 71. edizioa, Beverly Hilton hotelean, Los Angelesen. Bigarren urtez jarraian Tina Feyk eta Amy Poehlerrek zuzendu duten ekitaldian, American Hustle filmak irabazi du komediarik onenaren Urrezko Globoa; film dramatikorik onenaren Urrezko Globoa, berriz, Twelve Years a Slave lanak erdietsi du.

American Hustle pelikulak irabaz zitzakeen zazpi Urrezko Globoetatik hiru irabazi ditu azkenean: komediarik onenarena, komediako emakumezko aktorerik onenarena (Amy Adams) eta antzeztaldeko emakumezko aktorerik onenarena (Jennifer Lawrence).

Steve McQueenek zuzendutako Twelve Years a Slave lanak, gaueko beste faborito nagusiak, film onenaren Urrezko Globoa irabazi du drama kategorian. Gravity, Captain Phillips, Philomena eta Rush izan ditu arerio.

Zuzendaririk onenaren saria Alfonso Cuaronentzat izan da, beste lau hauek atzean utzita: Paul Greengrass (Captain Phillips), Steve McQueen (Twelve Years a Slave), Alexander Payne (Nebraska) eta David O.Russel (American Hustle).

Aktoreen artean, Cate Blanchett eta Matthew McConaughey izan dira garaileak. Blanchettek emakumezko aktore dramatikorik onenaren saria irabazi du, Blue Jasmine filmean egindako lanarengatik, eta gizonezkoetan, kategoria berean, McConaughey (Dallas Buyers Club) gailendu da.

Komedia alorreko emakumezko aktorerik onenaren Urrezko Globoa Amy Adamsentzat izan da (American Hustle), eta, gizonezkoen kategorian, Leonardo DiCapriorentzat (The Wolf of Wall Street).

Antzeztaldeko emakumezko aktorerik onenaren saria Jennifer Lawrencek lortu du, American Hustle filmean egindako lanari esker; gizonezkoetan, Jared Leto nagusitu da (Dallas Buyers Club).

Halaber, Her (gidoirik onena), Frozen (animaziozko filmik onena) eta La grande bellezza italiarra (atzerriko filmik onena) ere saritu dituzte.

Jatorrizko kantu onenaren saria U2 taldeak Nelson Mandelari buruzko pelikularen soinu-bandarako egindako ''Ordinary Love'' abestiak irabazi du. Talde irlandarrak lortzen duen bigarren Urrezko Globoa da, 2003an ''The hands that built America'' abestiagatik jaso baitzuen lehena.

Breaking Bad, Brooklyn Nine-Nine eta Behind The Candelabra nagusi, telebista arloan

Telebistan, Breaking Bad, Brooklyn Nine-Nine eta Behind The Candelabra telesaileko lantaldeek atera diote atarramentu handiena Beverly Hilton hotelerako sartu-irtenari.

Bukatutakoan, Breaking Badek, Urrezko Globoetan lehenengoz, telesail dramatiko onenaren saria erdietsi du, eta Bryan Cranston protagonistari telesail dramatikoetako aktore onenaren Urrezko Globoa eman diote.

Komediari dagokionez, Brooklyn Nine-Nine filmak irabazi du komediazko telesail onenaren saria, eta Andy Samberg protagonistari eman diote komediazko telesaileko aktore onenaren goraipamena.

Telbistari zabaldutako leihoan, Behind The Candelabra lanak eman du ezusteko nagusia: telebistarako film onenaren saria irabazi du, American Horror Story: Coven faboritoaren aurretik. Gainera, Michael Douglas protagonistak telesail labur edo telefilm bateko gizonezko aktore onenaren saria bereganatu du.

Robin Wrightek telesail dramatiko bateko emakumezko aktore onenaren saria irabazi du, House of Cards lanean egin zuen paperagatik, eta Amy Poehler ekitaldiko aurkezleak (Parks and Recreation) gauza bera egin du komedia arloan. Telesail laburreko emakumezko aktore onenaren Urrezko Globoa Elisabeth Mossek eraman du, Top of The Lake lanari esker.

Azkenik, telesail, telesail labur edo telefilmeko antzeztaldeko gizonezko aktorerik onena Jon Voight (Ray Donovan) izendatu dute, eta emakumezko aktorerik onena, berriz, Jacqueline Bisset (Dancing on the Edge).

Zure interesekoa izan daiteke

Paul Urkijo: “Euskal izaki mitologikoak modu eder eta epikoenena erakutsi nahi nituen”
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Paul Urkijo: "Euskal izaki mitologikoak modu eder eta epikoenean erakutsi nahi nituen"

Gaua filmean berritzen eta omentzen diren izaki eta kondaira mitologikoez mintzo zaigu Paul Urkijo, EITBrentzat primizian: Gaueko, Inguma, Mateo Txistu, Akerbeltz... Aita Barandiaranek jasotako objektu eta kondairak, sorginkeria uxatzeko erritualak, sorginkeriarekin lotutako esaldi eta elezaharrak... Urkijok euskal tradizioa arakatu du bere hirugarren film luzean. Haien errepasoa egin eta, konjurua oker esan zuen gizona hegaz nola jarri zuen ulertzeko trukoa argitu digu, esate baterako.

Paul Urkijo Yune Nogueiras eta Erika Olaizolarekin "Gaua" filmatzen
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Paul Urkijo: “Txikitan jaso nituen gaueko istorio guztien multzo bat da ‘Gaua’”

Gaua pelikula epikoaren zuzendariak azaldu duenez, “Inkisizioak sortu zituen gezurrak hartu, geureganatu, elikatu eta haien kontra jaurtitzeko” egin dute filma. “Bide argitsutik joateko esaten digute, baina batzuetan bide horretatik aldendu behar zara, beldurrak eta iluntasuna zeharkatu, zoriontasunera eta askatasunera iristeko, nahi dugun modukoak izateko”. Arabar zuzendariak eta Iñake Irastorza, Ane Gabarain eta Elena Irureta aktoreek EITBren parte-hartzea duen ekoizpenaren zertzelada batzuk aletu dizkigute bideo esklusibo honetan. Filmatze “gogor eta luzearen” sekretu batzuk eman dizkigu Yune Nogueiras protagonistak ere: “Paulekin lan egiteko ametsa bete dut”.  

Patricia López Arnaiz "Singular"
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

"Singular" Alberto Gastesiren filma azaroaren 28an iritsiko da zinema aretoetara

Patricia Lopez Arnaiz eta Javier Rey dira Alberto Gastesi donostiar zinemagilearen (Gelditasuna ekaitzean, Argi gorriak) bigarren film luzearen protagonistak  "Adimen artifizialaren mugak eta giza dolua aztertzen dituen zientzia-fikziozko thriller honek  EITBren parte-hartzea du, eta azaroaren 28an iritsiko da Hegoaldeko zinema aretoetara, fantasiazko zinemaren Sitgeseko jaialdian estreinatu ondoren. Diana (Lopez Arnaiz) Adimen Artifizialean aditua da, eta udako etxe zaharrera joango da Martin senar ohiarekin elkartzeko, hamabi urtez elkar ikusi gabe egon eta gero. Hasierako giro ona hankaz gora jarriko du, baina, gertakari batek: Andrea batuko zaio bikoteari, bikotearen semea zenarekin antz misteriotsua duen mutikoa.  

Gehiago kargatu
Publizitatea
X