Razzie sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Grown Ups 2', urteko pelikularik txarrena izateko faborito argia

Adam Sandlerren komedia 9 ataletan lehiatuko da Razzie sarietan, "txarrenen Oscarretan", eta harekin batera Sylvester Stallone eta Halle Berry oscardunak, Johnny Depp, Naomi Watts... dira hautagai.
Adam Sandler, jaun eta jabe berriz Razzie sarietan. Argazkia: Efe.
Adam Sandler, jaun eta jabe berriz Razzie sarietan. Argazkia: Efe.

Zinema arloko txarrena aukeratzeko "sarietako" epaimahaiaren ebazpenak zehaztu duenez, "After Earth", "Movie 43", "A Madea Christmas" (seina hautagaitza), "The Lone Ranger" (bost) eta "Grown Ups 2" (topera, bederatzi hautagaitzarekin) lehiatuko dira iazko film luze, zuzendaritza eta gidoi txarrenaren sarietarako.

Aktoreei dagokienez, Tyler Perryk eta Lindsay Lohanek jaso dituzte izendapen gehien: lau eta hiru, hurrenez hurren.

Perry zuzendari, gidoigile, pantailako konbinazio eta emakumezko aktore (filmean, emakume batena egiten du) txarrenaren sailetan aukera dezakete, "A Madea Christmas" lanari "esker".

Lohan emakumezko aktore ("The Canyons"), antzeztaldeko emakumezko aktore ("In-App-Propiatte Comedy" eta "Scary Movie 5") eta pantailako konbinazio (Charlie Seenekin batera "Scary Movie 5"en osatzen duena) txarrenen atalean lehiatuko da.

Adam Sandlerrek ("Grown Ups 2") hirugarren urtez errenkadan irabazi ahalko du gizonezko aktore txarrenaren saria, baina sari hauetan ohikoa den aktore bat izango du parean: Sylvester Stallonek (ez da ahaztu behar Oscar bat irabazi zuela) 31. izendapena du aurtengoa.

Norgehiagoka horretan, Jonny Depp ("The Lone Ranger"), Ashton Kutcher ("Jobs") eta Jaden Smith ("After Earth") ere izango dira.

Emakumezko aktoreei dagokienez, Halle Berryk eta Naomi Wattsek (biak "Movie 43"en egindako lanagatik) Selena Gomez eta Perry bera izango dituzte aurkari. Antzeztaldeko urteko emakumezko aktore txarrena izateko, Salma Hayek, Linsay Lohan, Lady Gaga ("Machete Kills"), Katherine Heigl ("The Big Wedding") eta Kim Kardashian ("Temptation") dira hautagaiak.

Hain zuzen ere, Halle Berry da Razzie saria hartzen ekitaldira bertaratu den bakarrenetakoa, Paul Verhoven eta Sandra Bullock bezala. 2005ean izan zen, "Catwoman" filmean egin zuen lanaren erruz. Aurretik Bill Cosbyk eta Tom Selleckek ere onartu zuten "ohorea", baina ez ziren ekitaldira agertu saria jasotzera.

Will Smithek eta Jaden semeak izendapena jasotzeko merezimenduak egin dituzte 2013ko antzeztaldeko gizonezko aktorerik txarrena izateko, Taylor Lautnerrek ("Grown Ups 2") bezala.

Bederatzi ataletatik zortzitako hautagaiak Golden Raspberry Award Foundationeko 750 kideek aukeratu dituzte, eta pantailako konbinazio txarrenaren zerrenda Rotten Tomatoes kritiken webguneko erabiltzaileek zehaztu dute.

Razzien irabazleen zerrenda martxoaren 1ean jakinaraziko dute, Oscarrak banatzeko ekitaldiaren bezperan.

Zure interesekoa izan daiteke

La actriz Susana Abaitua durante la lectura de los nominados y nominadas a la 40 edición de los Premios Goya, en la Academia de Cine, a 13 de enero de 2026, en Madrid (España). A la 40 edición de los Premios Goya optan un total de 218 películas españolas estrenadas en nuestro país entre el 1 de enero y el 31 de diciembre de 2025. De estas 218 producciones, 122 son de ficción, 87 documentales y 9 de animación.



Raúl Terrel / Europa Press

FAMOSOS;LECTURA;PREMIOS;GOYA;CINE

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Susana Abaitua: "Zoro moduan oihuka aritu naiz etxean, poz aparretan"

Susana Abaitua aktorea Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Goya sarirako izendatu dute, Un fantasma en la batalla filmean egindako lanagatik, eta albistea "nahiko sorpresaz" jaso duela esan du. Hala ere, ez du poza ezkutatzen, eta nabarmendu du, izendatu izan ez balute ere, horrek ez liokeela baliorik kenduko bere aktore lanari, "izendatuak izan ez diren beste kide batzuen lana bezala".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X